Igande honetan, goizeko 11:30ean emangozaio hasiera Ezker Hormako Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria2011 txapelketari. Igandean hasi eta otsailaren 26ra bitarteanluzatuko da. Lehenengo jardunaldia Zumarragako Beloki pilotalekuanizango da. Jaialdia guztiak bi norgehiagokaz osatuta egongo dira.Igande honetan Zumarragan, Elguezabal-Arozena; Etchelecu-Montes etaCaset-Mendizabal; Muneta-Graciet arituko dira.
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioakantolatutako goi-mailako txapelketa da hau. Lehiaketa honek Euskal Herriko pilotaririk onenak biltzen dituelarik, baita, aldi berean,mundu mailako onenak ere.
Antolaketa batzordeak 12 pilotarihautatu ditu, guztira sei bikote osatuz. Bikote hauek bi multzotan banatu dituzte, bakoitzean joaneko ligaxka bat jokatuko dutelarik,denak denen aurka. Ligaxkaren amaieran, lehenengo eta bigarrenpostuetan sailkaturiko bikoteek, elkarren artean gurutzatuta,finalerdiak jokatuko dituzte. Finalerdietako irabazleek finalajokatuko dute eta galtzaileek, 3. eta 4. postuak.
Guztira bost jardunaldi izango dira,Zumarragako, Hernaniko, Azkoitiko, Alegiko eta Tolosakopilotalekuetan jokatuko direlarik hurrenez hurren. Partida gehienak,Zumarragakoa bezala, goizean jokatuko dira, 11:30etik aurrera. Finalaberriz, otsailaren 26an, larunbatean jokatuko da ordu berean.
Egilea: Gipuzkoako Euskal PilotaFederazioa