Geltoki intermodaleko lanak amaitzeardaude baina orain, Geltokietako plazan berritze lanak egitea tokatzenda, aurreikusitako obra guztiak amaitzeko. Plaza ingurunea hesitutadago eta oinezkoek eragozpenak dituzte azken astean, ohiko bideakerabiltzeko. Batetik, gune horretan zatituta geratzen zen bidegorrialotzeko lanak egiten ari dira. Bestetik plazan bertan, zoladuraberria jarriko dute eta lur guztia altxatuta dago momentuz. Gainera,geltoki intermodalean bertan, zaborrontziak lurperatzeko lanak ereegiten ari dira.
Mikel Serrano, Zumarragako alkateakDVri egindako adierazpenetan azaldu duenez, etorkizuneko bidegorriakez du egun duen mozketa izango. Isabel-eko zubiaren parean, garaieraduen zebrabide bat jarriko da eta horren parean egingo dabidegorriaren lotunea. Bidegorriak Txindoki paretik jarraituko du,anbulatorioa eta Ertzaintzaren eraikinaren paretik Legazpi alderaegiteko.
Bestalde, plazan bertan lan ezberdinakegingo dira. Orain arte zuen itxura aldatuko zaio. Arrapala, egungoirisgarritasun arauetara egokituko da eta zoladura, geltokiintermodalean jarriko den berdina izango da, gune osoari itxurauniformeago bat emateko.
Aldaketak autobus zerbitzuan
Lan hauek hasi direnetik, zenbaitautobusen geltokian aldaketak izan dira. Pasa den astetik,probisionalki Urretxuko biribilgunetik sartzen eta irteten direnautobusak intermodalean bertan dute geltokia. Era berean, taxiakanbulatorioaren parean daude.
- Ikusi bideoa jarraian:
Argazkia: lanak Geltokietako plazan.