Euskal gehiengo sindikalak gaurkodeitutako greba orokorrak erantzun zabala izan du Urretxun etaZumarragan. Industria arloan, lantegi nagusiak eta tailer eta enpresatxiki gehienak geldirik daude. Kaleetan ere, ia erabatekoa izan daerantzuna. Goizean zenbait denda, komertzio eta tabernak ateak irekibadituzte ere arratsaldean gehienak itxita daude.
Sindikatuen lehen balorazioa baikorraizan da. ELAko Patxi Agirrezabalagak Goierriko Hitzan esan duenez,“arrakasta” izan da greba. Goizean azaldu duenez, “erantzunzabala” izan du grebak, batez ere Gipuzkoan, “ia erabatekoa”.LABeko Gorka Berasategiren ustez berriz, lehen datuen arabera, grebak“erantzunik handiena industrian” izan du. Arlo horretan,“erreferentzia” diren lantegiak geldirik daudela azpimarratu du.Kooperatiben arloan ere “jarraipen handia” izaten ari dela dioBerasategik. Irakaskuntza publikoan berriz, Gipuzkoan %80kojarraipena izan du grebak, sindikatuen arabera, eta %90ekoaikastoletan.
Urretxun eta Zumarragan gogoratueskualde mailako manifestazioa izango dela 18:30eanKalebarren-Areizaga plazan irtenda.
Argazkia: sindikatuak grebarako deialdia egiten.