Pentsioen erreformaren aurka grebaeguna deitu dute gaurko euskal sindikatuen gehiengoak, ELA, LAB,Hiru, STEE-EILAS eta EHNE-k. Hori dela eta, zenbait mobilizaziozeuden deituta gaurko. Goizean, probintzia mailako manifestazioa izanda Donostian. Zenbait komunikabidek adierazi dutenez, milaka izandira eguerdiko manifestazioan parte hartu dutenak. Artzai Onarenkatedraletik abiatu da martxa, Anoeta, Antigua eta Saguesetik iritsidiren zutabeak elkartuta, eta Bulebarrean amaitu da. Bi traktore etabi kamioi joan dira manifestazioaren buruan.
ELAko negoziazio kolektiboko arduradunJoseba Villarealek nabarmendu duenez, Gipuzkoan grebak izan duenerantzuna oso positiboa izan da eta “nahikoa da kalera ateratzeaeta begiak irekita edukitzea” horretaz jabetzeko.
Arratsaldean, sindikatuek deitutaeskualdeka antolatuta gauzatu dira manifestazio ekitaldiak.Zumarragan eta Urretxun izan da Goierri Garaiari dagokiona. 18:30eanzegoen eginda hitzordua Kalebarren-Areizaga plazan eta hirurehun batizan dira manifestaziora gerturatu diren herritarrak.