Urretxu-Zumarragako bertso eskolakantolatuta, martxan da beste behin Eskolarteko Bertsopaper Lehiaketa.Tradizio luzea duen ekimena da bertsopaper lehiaketarena, aurtenhogeita laugarren urtea beteko baitu. Edizio berri honetarako, bertsoeskolatik jakitera eman dutenez, izena emateko epea irekita dagojada.
Aurreko aldi guztietan bezala, aurtenere hiru maila bereiziko dira. A mailan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailako ikasleak sartuko dira. Bi bertso eta lau kopla idatzi beharkodituzte “Gaixo nago eta astebete daramat klasera joan gabe” gaiaaintzat hartuta. B maila, DBHko 1. eta 2. mailakoikasleei zuzenduta dago. Bi bertso idatzi beharko dituzte “Nireaspaldiko ametsa egi bihurtu da” gaiaren bueltan. Amaitzeko, D mailan hartuko dute parteDBHko 3. eta 4. mailako ikasleek. Gutxienez 3 eta gehienez 5 bertsoidatzi beharko dituzte eta gaia librea izango da.
Lanak aurkezteko azken eguna martxoaren4a izango da. Lanak Urretxuko Aizpuruenea edo Zumarragako ZelaiArizti kultur etxeetan entregatu beharko dira.
Argazkia: iazko lehiaketako saribanaketako ekitaldia.