Pentsioen erreformaren aurka protestaegiteko greba orokorrak eragin zabala izan zuen atzo Zumarragan etaUrretxun. Egunerokotasuneko jardun normala erabat aldatu zen, bailangile gehienak grebara jo zutelako, bai lana egin zuten enpresakgutxienak izan zirelako. Arratsaldean, manifestazioa egin zen,hirurehun bat pertsonek hartu zutelarik parte bertan.
Industrialdeetan eta komertzioetangoizeko lehen ordutik nabaritu zen geldialdia. Bi herrietako enpresaertain eta txiki gehienek itxi zituzten ateak, nahiz eta azkenhauetan atez barrura aktibitatea nabaritzen zen batzuetan. Kalekokomertzioa ere itxita egon zen, Bi-Tartean merkatarien elkarteakgrebari babesa eman baitzion. Osasungintzan ere geldialdia nabariaizan zen, gutxieneko zerbitzuak mantendu baziren ere. ZumarragakoOspitalean kirofanoetan ”erdira-edo” lan egin zen zelariak grebanzeudelako; laborategian lana utzi zuten, eta X izpien saileanlan-taldearen zati batek ere bai. Irakaskuntzan, Gainzuri ikastetxeaketa Jose Mari Iparragirre institutuak izan ezik, gainontzeko guztiekitxi zituzten ateak atzokoan. Bi herrietako udaletxeetan ere grebaegin zuten langileek. Oro har, sektore guztietan, iazko ekainekogeldialdia baina nabariagoa izan zen atzokoa Urretxun eta Zumarragan.
Sindikatu deitzaileek emandako datuenarabera jardun guztiaren %90 inguru geratu zen bi herrietan. ELAkoEkaitz Oiangurenek esan zuenez ”Zumarragako Arcelor Mittal enpresakkenduta gainontzeko enpresa handi guztiak grebara irten ziren etagainerako sektoreetan ere oso zabala izan da jarraipena”. Eraberean, gehiengo sindikalak adierazgarritzat jo du zerbitzuetan lanegiten duten langileen gehiengoak grebarekin bat egin izana,”komertzio handi eta txiki guztiak itxita egon baitira goizeangoizetik”. Izan ere, erreforma ”atzerakoia” izateaz gain, langileguztiei eragiten diena dela aipatu du Oiangurenek.
Gutxieneko zerbitzuak
Beste behin zerbitzu minimoak”gehiegizkoak” izan direla salatu dute sindikatuetako ordezkariek,aurreko grebetako berdinak izan zirelako atzokoan ere. Ospitalea etaosasun zentroetan langileen %30ek lan egin behar izan zuten atzo.Eguneko zentroetan eta erresidentzietan langileen %50ek eta haureskoletan zuzendariak eta langile batek. Neurri horiekin sindikatuekauzitara joko dutela iragarri dute.
Iturria: Goierriko Hitza
Ikusi Urretxu-Zumarragako manifestazioaren bideoa: