Butak 21 Zine Klubak hemeretzigarrenzikloa estreinatuko du gaur gauen. Gaur hasi eta maiatzaren 27ra arteluzatuko da ziklo berria. Guztira hamar film eta DVDan lau klasikoikusteko aukera izango da.
Beste zikloekin alderatuta, azken hau”komertzialena” dela esan daiteke. Ikusgai izango diren filmgehienak aurrez arrakasta komertzial handia izandakoak dira, GonzalezIñarrituren ”Biutiful” edo Alex de la Iglesiaren ”Baladatriste de trompeta” kasu. Gaur, zikloa estreinatuko duen filmaChristopher Nolan amerikarraren ”Inception” (”Jatorria” euskaraz)izango da. Arrakasta handiz estreinatu zen filma 2010ean AEBetan.Leonardo Di Caprio da protagonista eta Butak 21eko kideen hitzetaniazko filmik onena izan da.
Film guztiak Zelai Ariztin proiektatukodira, ostiraletan eta sarrerak 4,00 euro balioko du. Berrikuntzagisa, hemeretzigarren ziklo honetan denboraldi guztirako bono bat erejarri du eskura Butak 21 zine klubak. 25 eurotan eskuratu daitekegaur bertan
DVDak
Gainerako aldietan bezalatsu, gaurgaurko filmak ikusteaz gainera, klasiko handiak DVD formatuanikusteko aukera ere eskaintzen du Butak 21ek. DVD emanaldiakUrretxuko Labeaga aretoan izango dira ostegunetan, 21:30ean etasarrera doakoa izango da. Jarraian duzue ikusgai egitaraua osorik.
Zine klub-a:
- Urtarrilak 28: ”Inception” (Chritopher Nolan)
- Otsailak: 11: ”Carancho” (Pablo Trapero)
- Otsailak 25: ”Le silence de Lorna” (Jean Pierre Dardenne eta Luc Dardenne)
- Martxoak 11: ”Buried” (Rodrigo Cortes)
- Martxoak 18: ”NEDS” (Peter Mulan)
- Apirilak 8: ”Biutiful” (Alejandro Gonzalez Iñarritu)
- Apirilak 15: ”Poetry” (Lee Chang-dong)
- Apirilak 29: ”Balada triste de trompeta” (Alex de la Iglesia)
- Maiatzak 13: ”Exit through the gift shop” (Bansky)
- Maiatzak 27: ”The secrets of Kells” (Tomm Moorex)
Klasikoak DVDan:
- Otsailak 3: ”Lord Jim” (Richard Brooks)
- Martxoak 3: ”City under the sea” (Jackes Tourneur)
- Apirilak 7: ”20.000 leagues under the sea” (Richard Fleischer)
- Maiatzak 5: ”His majesty O´Keefe” (Byron Haskin)