Uggasak sustatuta eskualdeko 40pertsona Urretxuko Mugitegi industria gunean kokatuta dagoen enpreseninkubategian batu ziren, sormenaren gaia lantzeko helburuz.
Adin eta ofizio anitzetako jendea batuzen lehen topaketa honetan. Asko ez ziren haien artean ezagutzen,baina talde dinamikak baliatu zituzten horretarako. Ildo honetan,sustatzaileek emakumeen eta 30 urtez azpiko pertsonen «falta»sumatu zuten, hurrengo saioetan orekatzen saiatuko direla adieraziz.Esperientzia «berritzaile» eta «oso positibo»gisa definitu dute, «inplikatutako, ezinegonak dituzten, partehartzeko gogoa duten eta gauza berriak egin nahi dituzten pertsonakdaudela frogatu da». Sarea topaketara joan ez ziren beste 10pertsona gehiagok osatzen dute, oraingoz.
Parte hartzaileek Sortzen sareak izanbeharko lituzkeen helburuak eta izaera definitu zituzten. Hala,gehien errepikatu ziren helburuak, pertsonak, ideiak eta jakintzabatzea, aktibatzea eta estimulatzea; ideiak proiektuetan gauzatzenlaguntzea; proiektu desberdinen arteko sinergiak baliatzea edotaeskualdera giza kapitala erakartzea eta bertan mantentzea izan ziren.Izaerari dagokionez, dinamikoa, irekia, anitza, ikusgarria,eskualdearekin konprometitua, erakargarria eta sortzailea izan zirennabarmendu zituzten ezuagarrietako batzuk.
Argazkia: Sortzen ideien sarekotopaketan parte hartu zuten kidea k (utzita)