Atzo jarri zen abian Zumarragan frontoimotzeko emakumeen gomazko paletako Kutxa Saria 2011. Goizeko 11:30eanhasi zen jaialdia eta bi partidak osatu zuten. Lehenengoan Elguezabaleta Arozena aritu ziren Etchelecu eta Montesen aurka. Bigarrenean,Caset eta Mendizabal, Muneta eta Gracieten aurka.
Lehenengo norgehiagokari dagokionez,Etchlecu-Montes bikoa nagusi izan zen partidaren hasieratik (1-4,3-8, 7-15, 7-20, 15-26 eta 15-30). Bikoteak oso ondo hartu zuen elkareta ulermen eta koordinazio maila horri esker partida txukuna burutuzuten.
Bigarrenean, Casetek eta Mendizabalekosatutako bikotea izan zen irabazle. Bikote gorriak(Caset-Mendizabal) partidaren erdibidea osatzerako abantaila lortuzuen (15-9). Susana Munetak baina, jokoan sartu eta markagailuanaldeak txikitzea lortu zuen. Dena den, Mendizabalen esperientzia,ahala eta klasea lagun hartuta, ia zuzenean iritsi zen bikoteirabazlea 30. tantura (23-16, 27-19, 30-19).
Bigarren jardunaldiko partidakHernaniko udal pilotalekuan jokatuko dira, datorren igandean,otsailaren 6an, 11:30ean hasita.
Egilea: Emakumea pilotari