Urretxuko Eire-Bankoa xake txapelketahirugarren jardunaldia amaitu da. Hamabigarren urtez, xakezaletuentzako lehiaketa aurrera doa, eta sorpresekin gainera, hamaikaurteko Unai Elias ematen ari dena, esaterako.
Txapelketak inoiz izan duen jokalaririkgazteenak hiru partaidetatik bi irabazi ditu, eta bat galdu. Berez,Eire-Bankoa txapelketa ez dago umeei irekita, 15 urtekoa baita partehartzeko gutxieneko adina. ”Hasiera batean ahal nituen traba guztiakjarri nituen” dio, Goierriko Hitzan egindako adierazpenetan, TxemaIriberri antolatzaileak. Hala ere, gerora, Eliasekin araua hautsizuten. Gazteak Santikutz xake taldearekin liga jokatzen du,hirugarren mailan. ”Berarekin jokatu ostean, txapelketa hau jokatuzezakeela ikusi nuen. Arau guztiak ondo ezagutzen ditu gainera” dioIriberrik. ”Bere entrenatzaile den Ion Alvarezen lan ona ikusten dahor”.
Bestelakoan, txapelketak urterokoildotik darrai. ”Aurten beste urte batzuetan baina berdintasunhandiagoa ematen ari da partidetan”. Hala ere, faboritoek ez dutelahutsik egin dio Iriberrik.
Gazteentzako bizigarria
Horrez gain, gazteentzako xaketxapelketa ere antolatu du Goierri xake elkarteak, bigarren urtez.Otsailaren 26an ospatuko da Goierri elkartearen egoitzan, 15:30ean.Merienda ere emango diete parte hartzaileei.
Aurtengo txapelketak berrikuntzanabarmen bat izango du. Iriberrik dioenez, ”urte honetatik aurrera,gaztetxoen xake txapelketako txapeldunak eta bigarren sailkatzendenak Eire-Bankoa txapelketa jokatzeko gonbidapena” lortuko dutepizgarri gisa. Gazteen txapelketarekin batera, txapelketa horiiragartzeko kartelen lehiaketa ere antolatu dute. Lanak Aizpurueneakultur etxean utzi beharko dira otsailaren 14a baino lehen. Kartellehiaketako sari banaketa hilaren 18an egingo dute kultur etxean19:00etan. Egun horretatik apirilaren 15era gainera, lehiaketaraaurkeztu dituzten lanak erakusgai jarriko dituzte kultur etxean.
Hitzaldia
Hilaren 17an bestetik, xakeari lotutakohitzaldia eskainiko du Euskal Xake Federazioko ordezkari batek.Bizitzak xakea nola imitatzen duen izena eman diote saioari.21:00etan hasita egingo dute, Eire tabernan bertan.