Ostadar mendi taldeak irteera egingo duhilaren 13an goizean, Arrasateko Udalatx (1.117m) mendira. Autobusagoizeko 7:30etan irtengo da Zumarragako parrokiatik eta ibilaldiaKanpanzar lepotik hasiko da zuzenean Udalatxera igoz. Besaiderakojaitsiera egingo da gero eta azkenik Udala auzoko aparkalekuanamaituko da ibilaldia, bazkal ordurako etxera itzuliz.
Izena eman nahi duten mendizaleek gaureta bihar 20:00etatik 21:00etara egin dezakete, bai elkartearenegoitzan izena emanez, Zumarragako Kultur Etxean, 2. solairuan,telefonoz mezua utzita, 943723385an edo ostadar@ostadar.org helbideramezu bat idatzita. Ibilaldiaren prezioa 12 eurokoa izango da.
Istorioak eta kondairak
Udalatxek, besteak beste Anbotora bistaederrak erakusten ditu eta hori aprobetxatuta, Mariren istorioakezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Bestalde, gainareninguruan XVIII. mendean erauntsi zuten Asentsio Ermita dugu,iraganean garrantzia handikoa, erdi aroko testu zaharretan aipatuabaita haren garrantzia azpimarratuz. Bere magalean aurkitzen dagainera Besaide, Gipuzkoak, Bizkaiak eta Arabak bat egiten dutentokia. Paraje horretan eraiki ziren bi monumentu ezagunak bisitatukodituzte.
Argazkia: Anboto eta Udalatxeko bistakUdanatik (utzita)