Babes ofizialeko zortzi etxebizitzazozketatuko dituzte gaur Zelai Arizti aretoan, 12:00etan hasiko denekitaldian. Etxebizitza horiek Anjel Kruz Jaka kaleko 3. zenbakianeraikitzen ari dira.
Udalak emandako datuen arabera, 187eskaera jaso dituzte babes ofizialeko zazpi etxebizitza lortzeko.Zortzigarrena gutxitu fisikoentzat egokitu dute eta ezaugarri hauekdituztenentzako bideratuko dute. Etxebizitza horretarako hiru eskaerajaso dituzte.
Eskatzaileek zenbait baldintza betebehar izan dituzte. Bi urtez etxebizitzarik gabe egon izana, bosturtez Zumarragan erroldatuta egotea eta 2008ko ogasun jardueran babesofizialeko etxeak eskatzeko araututako diru sarrerak frogatzea,besteak beste.
Eskatzaile bakoitzari zenbaki banaemango diote; salbuespenak bikoteek egindako eskaeretan eta adintxikiko haurrak euren kargu dituztenekin egin dituzte; aurrenekoeibina zenbaki eman dizkiete; bi balizkoak betetzen dituztenei aldiz,hiru.
Zozketatuko dituzten etxebizitzak 73eta 69 metro koadro artekoak dira. Behin betiko gutxitasun fisikoadutenei egokitutako etxebizitzak 63metro ditu eta beheko solairuankokatuta dago.
Notarioaren aurrean
Lehenengo eta behin gutxitu fisikoeiegokitutako etxebizitza zozketatuko dute. Kupo bakoitzeko itxaronzerrenda egingo dute etxebizitza lortu ez dutenekin. Behin zozketaeginda, etxebizitza egokitu zaienen datuak Etxebizitzaren LurraldeOrdezkaritzara bidaliko dituzte. Zozketa notarioaren aurrean egingodute.
Egilea: Goierriko Hitza.
Ikusi zozketaren bideoa: