Butak21 zineklub taldeak Carancho filmaemango du gaur, Zelai Arizti aretoan, 22:15ean, sarrera 4 eurotandago salgai. Polizia-dramaren generoan kokatuta, Argentina, Txile,Frantzia eta Hego Koreak ekoitzitako filma da.
Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Pablo Trapero.
- Gidoilariak: Alejandro Fadel, Martín Mauregui, Santiago Mitre eta Pablo Trapero.
- Antzezleak: Ricardo Darín, Martina Gusman, Carlos Weber, José Luis Arias, Fabio Ronzano.
- Herrialdeak: Argentina, Frantzia, Txile eta Hego Korea.
- Iraupena: 107 min.
- Urtea: 2010
Filmari buruz
Hegazti sarraskijale bat da carancho-aArgentinan. Eta horixe egiten saiatzen da Ricardo Darinek antzeztenduen Sosa abokatua Carancho filmean, auto istripuak izaten dituztenenseguru etxeei eta istripua izan dutenei beraiei dirua ateratzen,alegia. Erdi ezkutuan dagoen errealitate bat estetika ilun eta gordinbatekin lagundurik eta maitasun istorio batekin uztarturik agertzendu Pablo Trapero zinemagile argentinarrak.
Beltza, oso beltza da filma. Generoarenkode eta erreferentzia asko gaurkotu eta bere testuinguru sozialeraekarri ditu: hor da lizentzia galdu duen protagonista, polizia etamediku ustelak eta, batez ere, inora joan ezin duen iheslari bikotea.Egungo Buenos Aires ere hor da, gauaren bestaldean apenas ikusten denhiriburua.
Film beltz on orok neurrikoprotagonistak eskatzen ditu. Honek baditu, Darin jaunak bere onenaatera du. Are handiagoa da Martina Gusmanen interpretazioa, barnekorapiloak dena esaten duen begirada isil baten azpian ezkutatzenduenarena egiten. Argentinako zinema aretoetan aurten gehien ikusiden filma da, eta Oscar sarietarako hautagai nagusia dela diotegehienek.