Zumarragako Izazpi auzoko jolastokiarenestalkia larunbat eguerdian inauguratu dute Mikel Serrano alkateaketa Pedro Luis Rio Oiarbide Espainiako Gobernuaren ordezkariak.Tartean ziren baita Zumarragako hainbat zinegotzi, Erga eta Uzturpeenpresa eraikitzaileetako ordezkariak eta dozenaka auzotar. Irrintzidantza taldeko bi dantzarik aurreskua dantzatu, xingola moztu, etaberehala, mokadutxo bat egiteko tartean hartu zuten, auzoko txikienakpuzgarrietan zebiltzan bitartean. Inaugurazioa borobiltzeko auzokomutilek osatutako bi taldek elkarren aurka partida jokatu zuten aretofutbolean.
Mikel Serrano alkateak nabarmenduzuenez, eguraldi euritsua egiten duenerako babesa badutela jadaIzazpiko bizilagunek, eta eremu berriarekin gozatzeko deia egin zienauzotarrei. Rio Oiarbidek, berriz, herritarrengana gerturatzeko izanzuen aukerarengatik eskerrak eman zizkien, eta partida jokatzearzeuden mutilei kirolaren baloreak partekatzeko eskatu zien.
Lanak bi fasetan egin dituzte. Batetik,kantxari estalkia jartzea eta bestetik, kantxaren zorua leuntzea. Lanhoriek 300.000 euro inguruko aurrekontua izan dute. Gipuzkoako ForuAldundiak 75.000 euroko diru-laguntza eman du, eta gainontzekoaEspainiako Gobernuaren E-Planeko diruarekin finantzatu dute.
Argazkia: dantzariak eta agintariakinaugurazio ekitaldian.
Egilea: Goierriko Hitza.