Zumarraga-Urretxuko euskarazko irakurletaldeak 2010-2011 ikasturteko bosgarren bilkura egingo du gaur,arratsaldeko 19:00etan. Bilkura hau Urretxuko liburutegian izango da. Gaurko bilkuran, Ur Apalategiren’Fikzioaren izterrak’ ipuin liburua izango da aztergai, idazleabertan dela.
Ur Apalategi Maite Iridin eta JokinApalategiren semea da, euskal filologian doktorea eta zuzenbidean etafrantses filologian lizentziatua. Paueko unibertsitatean euskalliteraturako irakasle da. Irakasteaz gain, kolaborazioak idatzi dituhainbat egunkaritan,hala nola, Garan eta Euskaldunon egunkarian.’Gauak eta hiriak’ izan zen argitaratu zuen lehen eleberria,harengatik Beterriko Liburua Saria irabazi zuen.
Beraz, interesa duen edonor joandaiteke Ur Apalategik parte hartuko duen tertuliara. Liburuareninguruan hitz egingo dutenez, beti ere hobeto liburua irakurritaeramatea, baina bestela ere ateak irekita daude edonorentzat.