Jarraian dituzue atzokoagerraldian aipatutakoak hitzez hitz:
Gure burua aurkeztu eta norgaren azalduz hasiko gara. Eta hori egiteko, zer hobe datu batzukematea baino:
100dik gora gara euskarazari garen hedabideak, prentsa, irratia, telebista eta Internetkontuan hartuta. 620tik gora gara hedabide horietan lanean ari garenlangileak. Guztien artean, urtean 27.000.000 eurotik gorakoaurrekontua mugitzen dugu. 7.000.000 euro inguru sortu eta ordaintzenditugu zuzenean gizarte segurantza eta zerga bidez (BEZ eta PFEZ).7.500.000 euro jasotzen ditugu diru-laguntzen bidez. 2007ko abenduanCIESek propio egindako azterketa batek zioen euskarazko hedabideak450.000 lagunengana iristen direla, hau da, euskaldunen %57 delaeuskarazko hedabideen jarraitzaile.
Datu hauek guztiek erakustendute sektore bizi eta kontuan hartzeko bat osatzen dugula,zalantzarik gabe, gizarte honetan era askotako irabaziak sortzendituena. Adibidez:
- Informazio mailan, gizartearen informazio eskubidea asetzeko bidea ematen duen sektorea delako.
- Euskararen normalizazioan, aho batez onartzen den bezala, hizkuntza normalizaziorako eragile nagusietakoak direlako hedabideak.
- Arlo ekonomikoan, lanpostuak sortzen dituelako, eta kontuan hartzeko moduko ekarpena egiten duelako sektoreak gizarte segurantza eta zerga bidez.
Diruz lagundutako sektoreada, hala behar duelako, merkatu parametro hutsetan bizirauterik ezduelako eta funtzio publiko ezinbestekoa betetzen duelako. Bainaazpimarratu nahi dugu, sektore honek jasotzen dituen laguntzapublikoetatik zati handi bat berreskuratzen duela gizarteak baitaparametro ekonomikoetan ere.
Ez dugu ezer berririk esangohedabideok krisi garaiak bizi ditugula esaten badizuegu. Komunikaziomunduan gertatzen ari den aldaketak eta krisi ekonomikoak gogorastindu dituela euskarazko hedabideak, lehendik ere diruz baliabidezlarri zebiltzan hedabideak. Erronka berriei aurre egiteko sostenguerantsi bat behar izan dugunean, laguntzak murriztuta ikusi ditugu,krisiaren aitzakian. Horren ondorioz, gure borondatearen kontrabiziraupena gure egunerokoaren erdigunean kokatu da. Ez baita gurebokazioa bizirautea, ezta egun kaleratzen ditugun hedabideokinkonforme geratzea. Gure bokazioa garatzea da, euskal hiztunenkomunitateak bere burua euskaraz islatua ikusteko beharrari, nahiarierantzutea, eskaintza etengabe egokituz eta aberastuz, azken 30urtean erakutsi dugun bezala.
Euskara eta euskal kulturageroratzeko giltzarri ezinbestekoa da komunikazio proiektu anitzenbidez osatzen den sektorea osasuntsu eta garapen bidean inbertitzea.Instituzioek aspaldi aitortua diote sektore honi euskara eta euskalkultura sustatzeko zereginean duen estrategikotasuna eta garrantzihau behin eta berriro berretsi da administrazio eta foro anitzetan.Aitortzak baina ez dira nahikoak, tamainako apustu eta sostenguekonomikoa behar du sektore honek. Egungo laguntzek kasurik oneneanprekarietatean bizirauteko aukera eskaintzen digute garatzekoaukerari hegoak moztuz. Era berean hainbat hedabideren ateak ixtenikusi ditugu azken aldian.
Aurreko guztiak kontuanhartuta, indarrak batu eta sektore gisa garatzeko premia biziko bigai identifikatu ditugu sakontzeko: diru-laguntzak eta publizitatea.
Laguntzetan baliabidehandiagoak behar dira, sektorea indartzeko, egoera berrira egokitzekobehar dituen inbertsioak egiteko eta zabalkunde handiagoa lortzeko.Aldi berean, egungo laguntza deialdiaren dinamikatik bideegonkorragoetarako urratsa egin beharra dago, urteroko zalantzaegoera gainditu eta laguntzaren zenbatekoa urte hasieran ezagutzeko.Egonkortasuna kopurutan eta azkartasuna prozedura eta ebazpenetan.
Publizitatearen gaian,berriz, agerikoa da instituzioek eta erakunde nagusienek ez dutelaeuskarazko hedabideen indarra kontuan hartzen. Esan dugu duela hiruurteko datuek erakusten zutela euskaldunen erdiak baino gehiagokkontsumitzen dituztela euskarazko hedabideak, baina publizitateinbertsioa ez da maila berean egiten. Publizitate instituzionalaegiterako orduan beste politika bat behar da eta horretan eragin nahidugu.
Egoerari eta zailtasuneiaurre egiteko, euskarazko hedabideok hainbat ekimen elkarrekin egiteaerabaki dugu. Horren ondorioa dira otsailaren 1ean argitaratutakoeditorial bateratua eta agerraldi hau bera. Hemendik aurrera ereelkarrekin aritzeko erabakia dugu, eta gure egoeraren berri ematenjarraituko dugu gure medioen bitartez eta horretarako sortutakowebgunean, http://www.blogak.com/ehedabideak.
Horrez gain, hurrengoasteetan instituzio nagusienetako eta alderdi politikoetakoordezkariekin elkartzeko plana egiten ari gara. Bilera hauetansektorearen berri zuzenean eman eta politika aldaketarakoproposamenak lantzea da helburua. Sektoreak prestasun osoa du eragileguztiekin gaia landu eta akordio eta politika zehatzak adosteko, etahorretarako dagoen prestasuna ikusi nahi dugu. Jakin badakigu udaleta foru hauteskundeen atarian gaudela, eta uste dugu garai egokiadela alderdiek etorkizunera begirako gogoeta egin eta konpromisozehatzak har ditzaten hurrengo lau urteetarako politika markatzeko.
- Erlazionatutako albisteak otamotz.eus-en:
Egilea: Topagunea hedabideak.