Zazpi urte badira Goierri GaraianMintzalaguna egitasmoa lantzen hasi zirenetik. Udalek eta udaleuskaltegiek sustatuta, euskaraz egiteko lagunarteek 100 pertsonabiltzen dituzte gaur egun. Egitasmo honen baitan, bizilagun taldebitxiak batu eta euskaraz hitz egitea da helburua. Hiru-lau lagunekotaldeak osatzen dituzte, euskaldun zahar bat eta hainbat euskaldunberrirekin, eta astean ordubetez, euskaraz hitz egiteko gelditu ohidira horiek, talde bakoitzak aukeratutako gunean; tabernan,euskaltegian, bidegorrian…
Mintzalaguneko erabiltzailearen profilaemakumezkoa, 40 urte ingurukoa eta kultura maila altu xamarrekoa da,iaz Aztikerrek egin zuen ikerketa baten arabera. Erabiltzaileekegitasmoari egiten dioten balorazioa aldiz, 8,5 puntukoa dahamarretik. ”Pozik”, ”baliagarria” eta ”bikaina” dira eurekemandako balorazio eta adjetibo batzuk.
Egitasmoaren jatorria duela 18 urteaurki daiteke Donostian eta 2010ean osotara 3.600 pertsonaizan zirenHego Euskal Herrian ekimenean parte hartu zutenak. Horietatik 50ekUrretxukoan eta Zumarragakoan hartzen dute parte. Iaz gainera,merkatariak ere hasi ziren egitasmoan parte hartzen.
Argazkia: Raquel Casas, Estanis Agirre,Violeta Novo eta Juan Manuel Piris, euskaltegian.
Egilea: Goierriko Hitza.
Iturria: Goierriko Hitza