Iazko Iparragirre lehiaketari dagozkionsariak banatuko dituzte gaur, 19:30ean, Zumarragako Zelai Ariztikultur etxean.
”Iparragirre sariek Euskal Herrimailan egonkortu dira aspaldi eta idazle askorentzat ospea atzematekoleiho bilakatu dira. Idazleek batik bat beren lanak zaindutakoedizioan kaleratzen ditugula baloratzen dute. Edizio horiekezinezkoak lirateke Urretxuko eta Zumarragako udalen babesik gabe”,adierazi dio Goierriko Hitzari Felix Maraña sarienkoordinatzaileak. ”Sari hauek ez dituzte inoiz idazleak bilatu,idazlanak baizik. Hogei urte hauetan publikatutako lanekinliburutegia osatu dugu”.
Bertsopaperetan Urretxuko etaZumarragako Bertso Eskolak egin ditu epaimahai lanak. 16 urteartekoen mailan 4 lanen artean Mikel Iturriotz urretxuarrarenbertsoak aukeratu dituzte. 16 urtetik gorakoen mailan 12 lan aurkeztudira eta Errenteriako Aitor Albisturrek irabazi du lehenengo saria.
Euskarazko narratiban 16 lan aurkeztudituzte eta Irati Goikoetxea beasaindarra izan da irabazlea.Gaztelerazko 169 lanetatik Oscar Alonso bilbotarraren lana izan dasaritua. Euskarazko poesiako 10 lanen artean, Etxarri-Aranazko JonEtxaberena aukeratu dute eta gaztelerazko poesian 65 lanetatikBartzelonako Iker Amutxastesgiren poema bilduma hautatu dute.Euskarazko lanen epaimahaikideak Jose Luis Padron, Patxi Ezkiaga etaPello Otxoteko izan dira. Gaztelerazkoetan Felix Maraña, JonObeso eta Karlos Aurtenetxe.