Apirilaren 7an ekingo dio Korrikakaurten 17. edizioari Trebiñun. Hamar egun beranduago amaitukoda Donostian, apirilaren 17an. Gure eskualdea apirilaren 14anzeharkatuko du, oraindik jakinarazi ez diguten ordutegian. Bienbitartean, aurreko aldietan bezala martxan dira dagoeneko bestehainbat ekintza ere, Korrika Kulturalaren baitan adibidez.
Horretazgainera, eta Korrikarentzat sostengu ekonomikoa bermatzeko, arropasalmenta ere martxan da. Korrikak 17. ediziorako propio sortu duenarropa eta bestelako osagarriak sortu ditu. Euskal Herriko hainbatdendetan eta AEKren euskaltegietan ere egongo da salgai. Internetbidez erosteko aukera ere badago, Euskal Herriko Plazarenweb-gunearen bitartez.
Aipatu bezala datozen hiru asteetanZumarragan ere eskura izango da Korrikaren arropa. Euskadi plazanegiten den azokan mahaia izango da 17. ediziorako prestatutako arropasaltzeko.