Iazko Iparragirre lehiaketari dagozkionsariak banatu zituzten pasa den ostiralean Zumarragako Zelai Ariztikultur etxean. Guztira 276 lan jaso dituzte, eta narratibako etapoesiako lan gehienak gaztelerakoak izan dira, 229.
Bertsopaperei dagokionez, 16 urteartekoen mailan 4 lanen artean Mikel Iturriotz urretxuarrarenbertsoak aukeratu zituzten. 16 urtetik gorakoen mailan 12 lanaurkeztu ziren eta Errenteriako Aitor Albisturrek irabazi zuenlehenengo saria. Epaimahai lanak Urretxu-Zumarragako bertso eskolakegin ditu.
Euskarazko narratiban 16 lan aurkeztuzituzten eta Irati Goikoetxea beasaindarra izan zen irabazlea.Gaztelerazko 169 lanetatik Oscar Alonso bilbotarraren lana izan zensaritua. Euskarazko poesiako 10 lanen artean, Etxarri-Aranazko JonEtxaberena aukeratu zuten eta gaztelerazko poesian 65 lanetatikBartzelonako Iker Amutxastesgiren poema bilduma hautatu zuten.Euskarazko lanen epaimahaikideak Jose Luis Padron, Patxi Ezkiaga etaPello Otxoteko izan dira. Gaztelerazkoetan Felix Maraña, JonObeso eta Karlos Aurtenetxe.
- Ikusi bideoa jarraian: