Pasa den ostiralean egin zen gaztetxoeizuzendutako II. xake txapelketaren harira, antolatu den kartellehiaketako sari banaketa. Guztira, Urretxu eta Zumarragakoikastetxeetako ikasleen 150 lan jaso dira aurten eta hiru sari banatudituzte; 1. eta 2. kartel onenentzako bana eta aipamen berezi bat.Amaia Rodriguezena izan da kartel onena, Paulo Albisuarentzat izan dabigarren saria eta Marina Romonek aurkeztutakoak aipamen bereziamerezi izan du. Epaimahaia Zumarragako Arte Ederren eskolakoirakasleak, Dorleta Ugarteburuk eta Urretxuko Goierri Kirol Elkartekoxake saileko ordezkariak, Jon Alvarezek osatu dute. Kartel irabazlea,larunbat honetan Goierri kirol elkartean egingo den gaztetxoen xaketxapelketa iragartzeko erabiliko da.
Gainontzean, aurkeztu diren kartelguztiekin erakusketa zabaldu dute Urretxuko Aizpuruenea kulturetxean, apirilaren 15era arte egongo dira ikusgai.