Bejondeiola Rodrigo Cortesi! Ausarta izan delako, burua nekatu duelako eta tentsioan mantentzen gaituelako.
Buried zein film den azaltzeko ez dira hitz asko behar: “hilkutxa batean bizirik lurperatzen duten tipo horren pelikula da”. Lehenbizi esan behar baietz, film osoa kutxa barruan gertatzen dela, eta ez dela aspergarria egiten. Hor dago Cortesen meritu nagusia. Filmak kontatzen duena sinplea da: Paul Conroy kontratista bezala ari da lanean Iraken, berak nola jakin gabe bahitu eta bizirik lurperatu dute hilkutxa baten barruan zehaztu gabeko leku batean. Arropa, kandela bat, telefono bat eta labana bat besterik ez daramatza soinean. Bateria agortzen ari da. Kandela agortzen ari da. Airea agortzen ari da. Itxaropena agortzen ari da. Bikaina. Martxoaren 11n Zelai Ariztin.
ButaK 21 zineklub taldea
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide