Urtarrilean sexologia kontsulta irekizuen Eliz-Kalen. Gai horri buruz hitz egin du Otamotzaldizkariarentzat.
Zenbat denbora daramazu Urretxu etaZumarragan?
Duela bost bat urte etorri nintzenGoierrira gizartetik at gelditzeko arriskuan dauden gazteekin lanegitera. Azkenean hemen gelditzea erabaki nuen.
Zer ikasketa dituzu?
Soziologia ikasi nuen Leioan. Ez duthezitzaile ikasketarik. Ondoren, Madrilen Sexologia graduondokoikastaroa egin nuen. Europako beste toki batzuetan Sexologializentziatura dago, Alemanian eta Belgikan esaterako, baina Estatuespainiarrean ez. Estatuan masterrak eta graduondokoak bakarrikdaude.
Horrek sexu arloan herren gabiltzalaesan nahi al du?
Noski. Atzeratuta gaude. Beste gizartebatzuetan Sexologiak legitimitate handiagoa du. Hemen gauza berriada. Dena den, gero eta Unibertsitate gehiagok eskaintzen dituztegraduondokoak. Dagoeneko hamaika edo hamabi dira eta duela urte gutxibizpahiru bakarrik ziren.
Zergatik ikasi zenuen sexologia?
Arrazoi pertsonalengatik izan zen.Argitzea lortzen ez nuen lauzpabost zalantza nituen etagraduondokoaren lehen urtean dagoeneko bizpahiruren erantzunak lortunituen.
Zer esan zizuten ezagunek Sexologiaikasi behar zenuela aipatu zenienean?
Batzuek txantxetan hartzen dute gai haueta eskola praktikoei eta Madrilen igarotako asteburuei buruzgaldetzen zidaten. Beste batzuek gai honi buruzko ezagutza handiagoadute eta badakite ekarpen handiko zientzia iraultzailea dela:gizakiaren sexualitatearen nondik norakoak azaltzen ditu, baiteorikoki eta baita terapia moduan.
Zer ikasi zenuen graduondokoan?
Bi urtekoa da eta gizonezkoak edoemakumezkoak zergatik sentitzen garen, nola desiratzen dugun, nolajokatzen dugun… ikasten da. Hori guztia ikuspuntu sexologikotik:sexua aberasgarria den zer edo zer bezala ikusita, ez arriskutsutzathartuta. Lehen belaunaldiko sexologo batek esaldi oso egokia botazuen: sexualitatean landu daitezkeen aldaerak senda daitezkeengaitzak baino gehiago dira. Zera esan nahi zuen: arautik irtetea ezdela gaixotasuna baizik eta berezitasuna.
Madrilen espero zenuena aurkitu alzenuen?
Egia esan, banekien zer aurkituko nuen.Joan aurretik Estatuan dagoen eskaintzari buruzko informazio zabalalortu nuen. Sexologia eskola ezberdinak daude: batzuk medikuntzatikgertu daude, beste batzuk psikologiatik hurbil eta hau, berriz,sexologiko hutsa da. Arlo honetan lan egiten dugun euskal herritargehienok adar honetakoak gara. Egia esan, ikasketak nik espero bainohobeak izan ziren.
Berriki kontsulta ireki duzu. ZergatikZumarragan eta ez Arrasaten?
Lehenik eta behin, arrazoipraktikoengatik: Zumarragan bizi naiz eta erosoagoa zait hemen lanegitea. Bestalde, kontsulta bizi naizen toki berean irekitzeaausartagoa iruditzen zait. Gainera, Arrasateko Udalak primeran lanegiten duen aholkularitza zerbitzua du. Sexu hezkuntza oso ondolantzen du bai eskoletan eta bai partikularrekin. Dena den, terapiaarloa ez dute horrenbeste lantzen.
Inguru honetan gabezia handiagoa da,beraz.
Ez dago antzerako ezer. Lehenik etabehin, terapia eskaintzen dut sei edo zazpi saiorekin konpontzendiren arazoetarako: eiakulazio goiztiarra, inpotentzia, baginismoa,anorgasmia, desio gabezia… Aholkularitza ere eskaintzen dut. Hamarbat saiotan pazienteak nahikoa informazio lortzen du. Zerbitzu honekorientazio sexualarekin lotutako zalantzak argitzeko balio du batezere. Homosexuala ala heterosexuala ote naiz? galderari erantzutekoadibidez. Hirugarren zerbitzua hezkuntzarekin lotuta dago. Eskolekineta guraso elkarteekin lan egin nahi dut eta udaletxetan nireeskaintza aurkezten ari naiz.
Norbera bizi den herrian sexologo lanaegitea ausarta dela esan duzu. Eta norbera bizi den herriansexologoaren kontsultara joatea?
Batzuek naturaltasun osoz ikusten duteeta dentistarengana joaten diren moduan etortzen dira. Gainera, ez dadentistarengana joatea bezain mingarria. Lotsatiei deitzeko etainformazioa eskatzeko esan nahi diet. Nire telefono zenbakia 630 287321 da. Konfidentzialtasuna bermatzen dut, noski, eta tokia diskretuada. Gainera, bada kontu hauek naturaltasunez hartzeko garaia.Sexologoarengana joatea ez da delitua. Denok ditugu zalantzak etazailtasunak bizitzan zehar.
Nola ikusten duzu Euskal Herrikogizartea sexu kontuan?
Topiko asko daude eta ez ditut atsegin.Gizarte aberatsa eta irekia dela uste dut. Nekazal munduaren etahirien artean aldea dago. Bizitzeko modu ezberdinak daude. Hirietaralehenago heltzen da dena. Sexologia errekurtso gehienak hiriburuetandaude, baina herrietara ere helduko dira.
Zeintzuk uste duzu direla gabezianagusiak?
Bikote asko ez datoz bat. Harremanetansortutako arazoak bikoteko kide baten zailtasunak (eiakulaziogoiztiarra, baginismoa…) baino ugariagoak dira. Hori oso kontuanizan behar da. Gakoa harremanean dago askotan. Gainera, informaziofalta, mito faltsuak… daude. Hori 13 edo 14 urteko gaztetxoenganzein helduengan ikusten da eta norbanakoaren bizitzan zein bikoteharremanean eragina du. Gabeziarik handiena informazio eta heziketafalta da eta, gainera, ez da ezer egiten hori konpontzeko.Ikastetxeetan eskaintzen diren sexu heziketa saioak oso pobreak dira.Ziklo guztian bospasei saio bakarrik eskaintzen zaizkie etaneska-mutikoak euren buruari galderak egiten hasten direnerakoformazioa bukatzera doa. Ez dute nork erantzungo dien, gurasoekin ereez baita lan egin. Beraiek dira seme-alabekin daudenak, ez sexuhezitzaileak. Hori dela eta, tresnak eman behar zaizkie. Inkestabatean neska-mutikoek euren informazio iturri nagusiak lagunak,Internet eta telebista zirela eta euren nahia informazioagurasoengandik eta anaia-arreba nagusiengandik jasotzea zela zioten.Hori dela eta, udaletxetan gurasoak hezteko aukera eskaintzen arinaiz.
Nola ikusten duzu komunikabideenpapera?
Egunkarietan beti ageri dasexualitatearekin harremana duen albisteren bat, baina beti morboaketa arriskuak dute protagonismoa. Sexuaz ez da modu konstruktiboaninformatzen eta ez da baliotzat hartzen. Modu sinplean lantzen da,eduki gutxirekin.