Historian zehar emakumeek hamaikadiskriminazio jasan dituzte lan munduan eta horietako bat rolekinlotuta dago: lanbide batzuetan ateak itxi zaizkie eta bestebatzuetan, berriz, eurek bakarrik aritu daitezkeela dirudi. Zorionez,gauzak aldatzen ari dira. “Emakumezkoen” lanetan aritzen direngizonezkoekin hitz egin dugu.
Sebas Iturriotz: “Sukarra duen biurteko umearen erreferentzia bere ondoan dagoena da, berdin dio aitaedo ama izan”
Askori onartzea komeni ez bazaie ereeuskarak denetarako balio du. Baita emakumeak diskriminatzeko ere,zoritxarrez. Hala, etxeko lanak egiten dituenari etxekoandrea deitzenzaio. Baina gizonezko gehienek gero eta lan gehiago egiten duteetxean. Batzuek, Sebas Iturriotzek esaterako, emazteak bezainbesteedo gehiago. Berak euskalgintzan lan egin du azken hamarkadotan etaemaztea aparejadorea da. Seme-alabak jaio zirenean argi ikusi zuten:Sebas izango zen etxeko lanen eta haurren hezkuntzan ardura nagusiahartuko zuena.
Alaba jaio zenean Bergaran ari zenlanean. “Nik lanaldi-erdia nuen eta ez zitzaigun interesatzen osoahartzea. Hala, etxeko lanen zatirik handiena nik hartu nuen.Langabezian egon nintzenean ere hala izan zen. Orain, berriz, biokantzeko egoeran gaude”.
Ez da bere garaian hartutako erabakiazdamu. “Lanaldi-osoa hartzeko aukerak izan nituen, baina etxekoerantzukizunei uko egitea suposatzen zuen eta ez nuen haurrekinegoteko aukera galdu nahi. Umeak hazteko aukera galtzea tristea da.Lanerako aukerak etorriko dira… Beharbada egoera espero bainogehiago luzatu zen, baina seme-alabak hazi dira eta orain badutetxetik kanpo gehiago lan egiteko aukera. Ez naiz inondik inoradamutzen hartutako erabakiaz”.
Ez du uste seme-alabekin etxean gelditunahia emakumezkoen kontua denik. “Ez da sexu kontua, bizitzaren unehorretan nola zauden baizik. Nik aukera hori izan nuen. Lanean 14urterekin hasi izan banintz ez nuen aukera hori izango. Beharbadakonforma errazak garelako ere egin genuen, arlo ekonomikoari ezgeniolako garrantzia handirik eman”.
Dena den, argi utzi nahi du ez zuelaetxeko lanen ardura osoa hartu. “Lan batzuetan ondo moldatzen naiz,baina beste batzuetan desastrea naiz. Gaur egun ordu asko pasatzenditut etxetik kanpo, baina nire gain hartzen ditut erosketak etaintendentzia. Bazkaria ere egiten dut. Ordu eta erdian denetik egindezaket. Alor hori kontrolatzen dut. Arropa kontuetan, ordea…Garbigailua jartzea tontakeria da, baina tolestea… Etxeko edozeineknik baino askoz ere azkarrago egiten du”.
Eurek hartutako erabakiari arruntaderitzo. “Gero eta gehiago ikusten dira halakoak. Lehen ez zirenaitonak karrotxoarekin ikusten, adibidez. Neurri handi batean, gauzaknormalizatu egin dira. Dena den, gu umeak ginenean ere aitek gertukoharremana zuten seme-alabekin. Guk txiki-txikitatik jaso izan duguhori. Bestalde, amak erosketak egitera bidaltzen ninduela gogoratzendut. Lan horretarako nahiago ninduen ni ahizpak baino”.
Baina lan gutxi batzuk egitea etaardura nagusia hartzea gauza ezberdinak dira. Aitak etxeko langehienak hartzea oraindik ez da arrunta, baina Sebasen seme-alabekhori ikusi dute euren etxean. “Modu naturalean ikusi dute. Badakitesukalde eta erosketa kontuez aitarekin hitz egin behar dutela, bainabesterik gabe. Amak etxetik kanpo ordu asko pasatzen ditu, bainaarropa kontuez ez dute nirekin hitz egingo. Ordenagailua izorratzenbada, berriz, niregana joko dute. Espezializazio bat dago”.
Ez du uste sexuak seme-alabekinharremana baldintzatzen duenik. “Umea gaixotzen denean batak edobesteak eramaten du medikuarengana. Batekin edo bestearekin denboragehiago pasatu, harremana era batekoa edo bestekoa da. Sukarra duenbi urteko umearen erreferentzia bere ondoan dagoena da, berdin dioaita edo ama izan”, laburbildu du. Dena den, etxe gehienetanbezala, aitona-amonen laguntza ere izan dute. “Gure amak askolagundu digu. Amarekin konplizitatea izan dut beti eta berak ere modunaturalean ikusi du gure etxekoa. Gure umeekin gozatu egin du etaumeek asko ikasi dute berarekin”.
Lagunartean ere naturaltasunez ikusidute Sebas Iturriotzen eta Bego Etxanizen erabakia. “Lagunak gureantzekoak dira. Beharbada euren etxean emakumezkoa izango zen haurrakmedikuarengana eramango zituena, baina kontuan izan behar da nikMedikuntza ikasi nuela”.
Esan bezala Sebas ez da hartutakoerabakiaz damu. “Umeak txikiak direnean beharrak ez dira osohandiak. Beharbada orain etorriko dira komeriak, Unibertsitatearekin.Bestalde, familia aurrera ateratzea erronka polita da eta ilusiohandiarekin lan egiten da. Esker oneko lana da eta gozatu egiten da.Nik jaso ditudan bi opari onenak biberoiak berotzeko gailua etapresio-eltzea izan dira. Gure gurasoen garaian ez zegoen halakorik.Guk teknologia aprobetxatu ahal izan dugu. Bizitza ona tokatu zaigu.Etxeko lanak garai batean baino eramangarriagoak dira”.
Ez zaio axola gizarteak lan haueimerezi duten aitorpena eskaintzea edo ez. “Familiarentzat lanegiten denean, gizarteak eskertu edo ez eskertu… Gainera, lanabaino gehiago konpromisoa da. Enpresa batean hartzen den konpromisoa.Batzuetan lanetik atera eta beste gauza batzuk gusturago egingonituzke, baina… Dena den, ez daukat gaizki ordaindua izanarensentsazioa”.
Hori bai, argi du egun osoa enpresahori aurrera ateratzen ematen duen pertsonari, “gehienetanemakumea”, soldata bat eman beharko litzaiokeela. “Gure inguruandagoeneko ez da hain ohikoa, baina oraindik familia batzuetanemakumea etxeko lan guztiez arduratzen da. Batzuek etxean sekulakokarga dute. Ez horrenbeste seme-alabengatik, familia gutxitanbaitaude bi baino gehiago, baizik eta zaharrengatik. Kontu horretangizonezkoa oraindik oso berde dago. Zaharren eta ezinduen zainketanoraindik ere emakumea gu baino askoz ere arduratsuagoa da. Horientzateta etxean seme-alaba asko dituztenentzat diru-laguntza egon beharkolitzateke. Beharbada gure seme-alabek hori ezagutuko dute. Izan ere,gure gizartea asko aldatu da. Urte gutxitan gauza asko egin dira. Nikezinduak etxean zituztelako herritik irteten ez ziren familiakezagutu ditut”, amaitu du.
Antxon Bolinaga: “Medikuntza ikastekoaukera izan nuen, baina gaixoekin harreman hurbilagoa izan nahi nuen”
Meet the parents filmean Robert deNirori lotsagarria iruditzen zaio bere suhia erizaina izatea. Bestebi entrega filmatu dituzte jada eta oraindik ez du bere matxismoagainditu. Zorionez, gizartea pelikulako protagonista bainoaurrerakoiagoa da eta dagoeneko inor ez da asaldatzen bere erizainagizonezkoa delako. Dena den, oraindik mutil gutxik hautatzen dutelanbide hau: ospitaleko Erizaintza sailean 304 lagunek lan egitendute eta horietatik hamar bakarrik dira gizonezkoak. Antxon Bolinagabeasaindarrarekin eta Marian Amondarain legazpiarrarekin hitz egindugu gaiari buruz. Erizaintza saileko zuzendariordeak dira biak.
Bolinagak oso argi du zein den berelankide ia guztiak emakumezkoak izatearen arrazoia. “Erizaintzarenardura nagusia zainketa da eta historikoki zainketa emakumeen lanaizan da. Etxean ama izan da zaindu gaituena. Rol hori osasun arlorapasatu da. Nik dakidala hasieran erizain-tzaz mojak arduratzenziren”.
Amondarain iritzi berekoa da. Berelanbidean geroz eta gizon gehiago daudela dio, baina oraindik osogutxi dira. Horietako bat Bolinaga da. Bere istorioa benetan bereziada, seminariotik Erizaintza fakultatera pasatu baitzen. “Medikuntzaikasteko aukera izan nuen, baina gaixoekin harreman hurbilagoa izannahi nuen. Seminarioan fraide gaixoak zaintzea tokatu zitzaidan etazainketa lana gustukoa nuen”.
Emagina izan nahi zuen, baina ez ziotenutzi. “Madrilen ikasi nahi nuen, toki onena zela uste bainuen. Ezninduten onartu. 80ko hamarkada hasiera zen. Dena den, garai hartanemagintza ikasi zuten gizonezkoak ezagutzen ditut. Beste eskolabatzuetan ikasi zuten, noski”.
Madrilen onartu ez zutenez, Erizaintzaikastea erabaki zuen. Etxekoek ondo hartu zuten. “Nire aitak sekulaez zidan ezer esan: ez 11 urterekin seminariora joatea erabakinuenean, ezta Erizaintza ikastea erabaki nuenean ere. Amak nahiagozuen medikua izatea eta oraindik medikua izan behar nuela esatendit”.
Izan ere, osasun arloan lan egitenduten gizonezko gehienak medikuak dira. Baina aurki alor hauemakumezkoena izango da ia guztiz. Medikuntza fakultatean dagoenekogehiengoa dira eta Erizaintza fakultatean zeresanik ez. Roleninposatzeak guztioi kalte egiten digu, noski. Amondarainekdelineatzaile ikasi zuen, baina ez zioten lanik eman emakumezkoazelako. “70eko hamarkada erdialdean enpresak ez zituztenemakumezkoak hartzen lan horretarako. Garai hartan gure lan aukeramurritza zen: ile-apaintzaile, dendari eta erizain bakarrik izangintezkeen. Autonomoa izan nahi nuen eta Erizaintza ikastea erabakinuen”.
Bere lana oso gustukoa du. BaitaBolinagak ere. “Anaia-arreben artean zaharrena naiz eta umetanbesteez arduratzen nintzela gogoratzen dut. Beharbada horrek eraginaizan zuen”. Ikasketak Donostian egin zituen. Ordutik, emakumeartean bizi da. “Gizonezkoen mundu batetik, seminariotik,emakumezkoen mundura pasatu nintzen. Egokitu beharra izan nuen.Gizonezkoez inguratuta egotea gauza bat da eta emakumezkoezinguratuta egotea beste bat. Euren portaerak eta pentsaerak niganeragina izan dutela uste dut. Nik ikusten ez ditudan gauzakikustarazten dizkidate. Batzuetan egoera zehatz batean Marianek zeregingo lukeen pentsatzen dut, adibidez. Gizonezkoak arau zaleak garaeta beraiek ñabardura gehiago dituzte. Bata eta bestea ez diratxarrak”.
Emakume artean ondo moldatzen dela dio,nahiz eta batzuetan ez den erraza eurekin asmatzea… “Komentariobatek egun batean ez du inongo garrantzirik eta hurrengoan bai. Zergertatu ote da? Guk ere egun txarrak ditugu, baina ez dugu jarreraaldatzen. Beharbada behar baino gehiago hitz egiten ari naiz”.
Amondarainek erantzuna prest du.“Emakumezkook lanetik kanpo lan asko ditugu: ama, amorantea,alaba… Lan munduan sartu gara, baina gure amek egiten zituztenlanak egiten jarraitzen dugu. Hori dela eta, askotan nekatuta heltzengara lanera. Nire senarrak lehen baino askoz ere lan gehiago egitendu etxean, baina oraindik asko falta zaio nire mailara heltzeko. Niksemeak ditut eta euren emazteei ez zaie tokatuko guk bezainbeste lanegitea”.
Bolinaga iritzi berekoa da eta argiutzi nahi du batzuetan bere lankideak ulertzeko arazoren bat duenarren fakultatean zein ospitalean oso ondo hartu zutela. “Gainontzekoikasleak baino apur bat zaharragoa nintzen eta gainera seminarioanikasitakoa nintzela nabari zela uste dut. Hori dela eta, delegatuhautatu ninduten. Ez zitzaidan ondo iruditu, ehun neska eta hamarmutil baikinen, baina horrek argi erakusten du ondo hartu nindutela”.
Amondarainek argi du zergatik hautatuzuten delegatu eta zergatik den orain ospitaleko Erizaintza sailekozuzendariordeetako bat. “Gure lanbidean diziplina beharrezkoa da.Emakumeak oso ordenatuak gara, baina seminarioan ere diziplina nagusida. Handik pasatu izana lanbide honetarako mesedegarri izan zaio”.
Langile fina da eta arazo bakarra izandu gizonezkoa izateagatik. “X izpietan lan egiten nuen. Pazienteamoja zen eta ni ikusi ninduenean zur eta lur gelditu zen. Arropakendu aurretik erizaina emakumezkoa izatea eskatu zuen eta ez nioninongo eragozpenik jarri”. 20 urtetan arazo bakarra izan duenez,argi dago erizain gizonezkoek gizartearen onespena dutela. “Beharbadabatzuei deigarria irudituko zaie gizonezkoa izatea, baina gero etagutxiago direla uste dut. Rol banaketa desagertzen ari da. Sekula eznaiz diskriminatua sentitu, ezberdina baizik”.
Dena den, emakumezkoek zainketa lanetanbereziki abilak direla dio. “Esan behar dudana beharbada astakeriada, baina eurak amatiarrak dira eta emakumezko baten zainketa lanazgehiago fidatzen gara guztiok. Xamurragoak dira”. Bere lankideairitzi berekoa da. “Lehen aipatu dugun bezala, emakumea izan dabeti zainketa lanez arduratu dena: seme-alabak, anaia-arrebak…zaindu ditu. Gure lanaren funtzio nagusia zainketa da eta emakumeokharreman estuagoa dugu horrekin”.
Andres Mena: “Haurrekin lan egitekoemakumeak egokiagoak direla uste izan da, baina pentsaera hori aldatubehar dugu”
Tradizionalki “emakumezkoena” izanden beste alor bat Haur Hezkuntza da. Lehen Hezkuntza, DBH,Batxilergo edo Unibertsitatean irakasleak gizonezkoak izatea arruntada, baina haur txikiekin emakumeak aritzen dira batik bat. Dena den,gero eta mutil gehiago aurkitu daitezke. Horietako bat Andres MenaGainzuriko irakaslea da.
Lehen Hezkuntzan eta DBHn lan egin duHaur Hezkuntzan hasi aurretik. “2006an, etxean umeak izanda, HaurHezkuntza ikastea erabaki nuen. Araban nengoen lanean eta lankidebatek konbentzitu ninduen. Eskoriatzan ikasi nuen eta berehala laneanhasi nintzen. Honakoa hirugarren ikasturtea dut. Domingo Agirren hasinintzen eta orain Gainzurin lan egiten dut”.
Eskoriatzan gizonezko gutxi zirela dio.“80 bat ikasle ginen eta horietatik hamar bat bakarrik gizonezkoak.Oraindik ere emakumezkoak dira gehiengoa. Ikasleen adinak gora eginahala, gizonezko gehiago ikusten dira: Lehen Hezkuntzan HaurHezkuntzan baino gehiago, DBHn gehiago, Unibertsitatean gehiago…”.
Menak ez daki zein den arrazoia. “Betipentsatu izan da haurrekin ibiltzeko emakumeak egokiagoak direla,baina pixkanaka pentsaera hori aldatu beharra dugu. Horretangabiltza”. Haurrek ondo hartu zuten, baina maisu deitzea kosta eginzaio. “Hasieran andereño deitzen zidaten. Kuriosoa zen.Orain maisua gora eta maisua behera ibiltzen dira. Esperientzia osopolita izaten ari da. Etxean bi ume ditudanez, txikiekin lan egiteraohitua nago. Pazientzia pixka bat behar da eta maitasuna eman beharzaie”.
Gurasoek ere ondo hartu zuten, bainaemakumezkoei baino gehiago eskatu zitzaiola uste du. “Inork ezzidan ezer esan, baina niganako konfidantza falta apur bat nabaritunuen. Komunikabideetan pederastia kasu asko azaltzen dira eta horrekbeldurra sortu duela uste dut. Dena den, dagoeneko gurasoak erenirekin oso gustura daudela uste dut”.
Lankideekin ere pozik dago. “Askolaguntzen didate. Aurten 3 urtekoen gelan nago eta iaz, berriz, 2urtekoen gelan lagundu nuen. Haur-oihalak aldatu behar nituen etainongo arazorik gabe egin nuen: gizonezkook emakumezkoek bezala lanegiten dugu.
Emakumezkoek lantegietan ezin dutelalan egin uste dugu, baina eurak ere gai dira. Gogoa izatea dakontua”. Etxekoak eta lagunak iritzi berekoak dira eta deneinormala iruditu zitzaien Haur Hezkuntzan lan egin nahi izatea.
Dena den, ba omen dago gauzaarruntatzat jotzen ez duen jendea. “Batzuek denok homosexualakgarela uste dute, baina horrek ez du zentzurik. Ume txikiekin egoteaemakumezkoen gauza dela uste dutelako gertatzen da hori. Baina horialdatu beharra dago. Haurrei gizonezkook ere heziketan zeresanadugula irakatsi behar diegu. Gero eta gehiago gara Haur Hezkuntzaikasten dugun gizonezkoak. Gainzurin bi gizonezko gara eta bederatziemakumezko”.
Haur Hezkuntzan lan egitea merezi duelauste du. “Haurrekin lan egitea oso pozgarria da. Lehen Hezkuntzaneta DBHn lan egindakoa naiz eta Haur Hezkuntzakoek askoz ere poztasunhandiagoak ematen dituzte. Hemen ez dago bihotzerrerik. Eskolaratriste etorriz gero haurrek tristura desagerrarazten dute. LehenHezkuntzan eta DBHn ez da halakorik gertatzen”.
Samir Kouhal eta Martin Iglesias:“Emakumezkoak zein gizonezkoak adinekoak zaintzeko gai gara, izaerada kontua”
Bolinagak eta Amondarainek esan bezala,zainketa lanaz emakumeak arduratu dira beti. Ildo beretik,Iturriotzek alor horretan gizonezko gehienek oraindik ez dutelanahikoa egiten aipatu du. Hala ere, badira noski gurasoez arduratzendirenak eta baita geriatrian lan egiten dutenak ere. Samir Kouhal etaMartin Iglesiasek, adibidez, Zumarragako geriatrikoan lan egitendute. Hiru mutil eta hogeitik gora emakume dira.
Kouhal marokoarra da eta 29 urte ditu.Turismo gidari, sukaldari eta zerbitzari lanetan aritu zen geriatrianhasi aurretik. “Nire emazteak ere alor honetan lan egiten du etajendeari laguntzea asko gustatzen zait. Sei hilabeteko ikastaroa eginnuen eta lanean oso gustura nago”.
Ez zuen inongo erreparorik izan, bainaagure batzuei kosta egin zitzaien gizonezko baten zainketak onartzea.“Arraroa iruditu zitzaien, baina denborarekin ohitu egin dira.Tabua hautsi egin da”, aipatu du. “Lasai egoteko esaten diet, niere emakume batetik irten nintzela. Gizonezkoei ez die erreparorikematen emakume batek zaintzea, alderantzizkoa zergatik izan behar daezberdina?”, gehitu du Iglesiasek. Zaharren senitartekoek etalankideek ere ondo hartu zituzten. “Emakumezkoek zein gizonezkooklan hau ondo egiteko gai gara, pertsonaren izaera dagarrantzitsuena”.
Martin Iglesiasi dagokionez, Caceresenjaio zen, baina aspalditik Zumarragan bizi da. Forjan lan egitenzuen, Irimo enpresan. “Egoera oso txarra zen eta betidanik arlohonetan lan egin nahi izan dudanez, lana uztea erabaki nuen”.
Bokazioa zuen, baina gaztetan ez zenausartu. “Ezkondu egin nintzen, alaba izan genuen… eta diruabehar genuen. Ezin nuen lantegiko lana utzi. Krisiarengatik ez balitzbeharbada bertan jarraituko nuen. Nire ametsa betetzen ari naiz. Lanhau zoragarria da. Orain nire helburua prestakuntza hobetzea da,hobeto lan egin ahal izateko”.
Gizonezkoen lan batetik emakumezkoenlan batera pasatu da. “Horrek amorru handia eragiten dit. Lanak ezdira gizonezkoenak eta emakumezkoenak. Topikoak hautsi egin behardira. Jendeari gustatzen zaiona egiteko aukera eskaini behar zaio”.Berak familiaren babesa izan zuen fabrika utzi eta geriatria ikasteaerabaki zuenean.
Ikusten den moduan, biek hartutakoerabakia zuzena izan zela uste dute. “Hemen pertsonekin lan egitendugu eta guztiek zer edo zer ematen digute. Egun batean haserre egondaitezke, baina hurrengoan musuak ematen dizkigute. Buru-argitasununeetan asko ematen digute. Batzuek ezin dute ulertu lan hau horrengustuko izatea, baina engantxatu egiten du”.
Bera ere oso gustura dago lankideekin.“Beldur apur batekin etorri nintzen, baina oso ondo hartu gaituzte.Asko lagundu digute eta neure ustez gizonezkoak ere egotea eskertzendute. Noizean behin pisu handia duen norbait mugitzeko laguntzeaeskatzen digute, adibidez. Gure artean konfidantza handia dugu.Lotsarik gabe hitz egiten dute euren gauzez”.
Kouhal eta Iglesias oso gustura daude,baina oraindik oso gizonezko gutxi ausartzen dira adinekoen zainketanlan egitera. “Beharbada askori emakumeen lana dela iruditzen zaie.Dena den, langabezia dela eta, gero eta gizonezko gehiago ari dirageriatria ikastaroak egiten. Hori bai, horrekin ez da nahikoa:gustukoa ez baduzu lan honek gain hartuko zaitu”.