2 aste eta 4 hilabete arteko jaioberri osasuntsuetan agertzen den sindromea da, non haurrak, arratsalde-gau aldean, tartekako marru lasai ezina agertzen duen, zergatia atzeman ezin delarik.
Sorrera ezezaguna du eta teoria ugari daude bere inguruan: arrazoi intestinalak, hormonalak, faktore psikosozialak eta baita guraso eta seme-alaben arteko interakzio arazoak ere. Ez da patologikotzat hartzen. Autolimitatua da, hasieran biziagoa, denboran aurrera indarra eta maiztasuna galtzen duelarik, haurrak 3-4 hilabete betetzen dituenean desagertzeko. Ez dauka tratamendu eraginkorrik eta oso garrantzitsua da gurasoak lasai izatea, haurraren bost beharrak asetzea (gosea, edoskitzea, babesa, loa, eta jolasa). Soinu erritmikoek lasaitzen dituzte (labadora, telebista), autoko paseoak ez du huts egiten. Garrantzitsua da gurasoak atsedenerako txandatzea eta esne hartzeak lasaitasunez egitea: gurasoak erlaxatuak egon behar dute, denbora nahikoa hartu behar dute, azkarregi hartzea eragotzi behar da eta haurra jan ondoren segituan etzan gabe.
Miren Arrieta
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide