Zorionez gero eta emakume gehiagoibiltzen dira bizikletan eta ahizpen arteko transmisio kasuak ereaurki ditzakegu dagoeneko. Horietako bat oso gertu, Zumarraganbertan. Nekane Lasa Espainiako ziklo-kros eta mendiko bizikletatxapelduna izan zen eta ondoren bere ahizpa Izarori pasatu zionlekukoa.
Nekane Lasak 28 urte ditu, SoinHezkuntza ikasi zuen eta azken bi urteotan Beasaingo udaltzaingoanlan egin du. Jardueraz aldatzea erabaki du, baina oraindik ez dakizer egingo duen etorkizunean. Izaro Lasak 23 urte ditu, Dietetika etaNutrizio ikasketak egin zituen eta Villabonako belardenda batean lanegiten du. Nagusiak ondo gogoratzen du nola zaletu zen. “Umetatikbizikleta izan da nire jostailu kuttuna. 18 urterekin hasi nintzenlehiatzen, aitaren eta anaiaren eraginez. Aitak anaia animatu zueneta ondoren ni hasi nintzen”.
Duela hiru urte utzi zuen lasterketamundua, primerako palmaresa lortu ondoren: Espainiako txapelduna izanzen ziklo-kros eta mendi bizikletan eta munduko txapelketetan ereparte hartu zuen. Errepidean Giroan eta Munduko Kopako lasterketetanparte hartzeko aukera izan zuen.
Umetan Izaro Lasa ez zen bere ahizpabezain zalea, baina pixkanaka zaletu egin zen. “Nekanerekinibiltzen hasi nintzen eta berak lehiatzeari utzi zionean lekukoapasatu zidan. Debabarrena taldeko Juanjo Sebastian zuzendariakeurekin lehiatzera animatu ninduen eta baietz esan nion. Hobetzen arinaizela ikusten dut eta gustura nago. Nire helburua etxekolasterketetan ondo aritzea eta Giroan parte hartzea da”.
Nekanek lagundu egiten diola dio, bainahonek aholku gutxi ematen dizkiola aipatu du. “Nik nola lan egitennuen ikusiz ikasi du. Ez zait aholkuak ematea gustatzen. Beharrezkoairuditzen zaidanean bakarrik egiten dut. Nire ustez denok duguprobatzeko eta hanka sartzeko eskubidea”. Bere ahizpak oraindik ezduela onena eman uste du. “Hiru denboraldi bakarrik daramatzanezlehiatzen hobetzeko aukera handia du. Dena den, nire ustez kirola ezda garrantzitsuena izango bere bizitzan. Ez dut uste sekula bere muganon dagoen ezagutzerik izango dugunik”. Izarok Nekaneri arrazoiaeman dio. “Lanean ari naizenez, ezin diot bizikletari %100eskaini”.
Hala ere, aspaldi utzi zion NekanekIzaro jarraitzen ahalegintzeari. “Denboraldiko une zehatz batzuetanbakarrik irteten gara elkarrekin: ni entrenatzen ari naizenean etabera topera ez dagoenean. Bestelakoan erritmo ezberdinak ditugu etadagoeneko ez dut sufritzeko gogorik. Nahiago dut nire pare dabilenjendearekin irten”.
Gainera, Izaro errodadorea da eta ez daerraza halakoei jarraitzea. “Aldapa gora ez nabil oso fin, bainatropelean ematen diren tiroiei ondo eusten diet. Egia esan oraindikez dut neure burua oso ondo ezagutzen”. Nekanek bera, ordea, tokiguztietan antzera moldatzen zela dio. “Sekula ez naiz bereziki ondoibili toki batean edo bestean. Teknika ona nuen, ziklo-krosean etamendiko bizikletan ibiltzen nintzelako. Jendeak jaitsieretan horinabari zela esaten zidan”.
Aurtengo denboraldia bere ahizparentzatoso garrantzitsua dela gehitu du. “Orain arte lasterketa munduaezagutzen eman du denbora, baina aurten bere maila ezagutzeko gogozikusten dut”. Dena den, benetan nahi duena Izarok bizikletaz berakbezainbeste gozatzea da. “Hasieran izugarri gozatu nuen. Bizimoduhori asko gustatzen zitzaidan, baina nekatu egin nintzen. Gogorik eznuen arren jarraitu egin nuen eta txirrindularitza betebeharrabihurtu zen niretzat. Eman baino gehiago kendu egiten zidan. Bizimoduhartara ohituta nengoenez kosta egin zitzaidan uztea, baina erabakizuzena izan zen”.
Egun, berriro bizikletaz gozatzeazgain, bizitzari zukua ateratzen ari zaiola esan du. “Gustuko gauzaaskori uko egin behar izan nien txirrindularitzaren mesedetan, bainaorain berreskuratu egin ditut: mendira joan, kanpina egin, kalerairten eta kirol honekin harremanik ez duen jendea ezagutu…”.Orain Izaroren ordua da. “Ilusio handia dut. Nekaneren eskutiksartu nintzen mundu honetan eta barrutik ondo ezagutzeko gogoa dut”.