Mikel Iturriotz urretxuarrak 15 urte ditu eta 4. DBH ikasten ari da Garaialde Lizeoan.
Bera izan da aurtengo Iparragirre narratiba, poesia eta bertsopaper lehiaketan saria jaso duen herritar bakarra. Bertso onenak aurkeztu ditu gaztetxoen mailan. Etorkinei buruzkoak dira. Iturriotz Amaia bere arrebaren eskutik hasi zen Urretxu eta Zumarragako bertso eskolan eta dagoeneko lorpen garrantzitsuak ditu. Iaz txapeldunordea izan zen Gipuzkoako eskolarteko txapelketan eta Euskal Herrikoan parte hartzaile gazteena izan zen. Kirol zale amorratua ere bada.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Kirol esataria.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Mendira joatea, bizikletan ibiltzea, futbolean jokatzea…
Bizitzeko toki bat?
Urretxu.
Gustuko bertsolaria?
Bizkaitar batzuk gustatzen zaizkit: Arkaitz Estiballes, Igor Elortza, Unai Iturriaga…
Gustuko futbolaria?
Realekoen artean Mikel Aranburu eta bestela Oleguer.
Nork irabaziko du futbol liga?
Bartzelonak irabaztea espero dut.
Nori emango zenioke Urrezko Baloia?
Izendatuta zeudenen artean Xaviri, baina 2010eko onena Sneijder izan zela uste dut: Liga, Kopa eta Champions irabazi zituen eta Muduko Kopako finala jokatu zuen.
Gustuko saskibaloi taldea?
DKV Joventut. Riky Rubio eta Rudy Fernandez zeuden garaian zaletu nintzen.
Gustuko saskibaloi jokalaria?
Riky Rubio.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Ilegorriak.
Egindako azken oparia?
Amari Olentzerotan oparitu genion liburua. Ez genekien aitari zer oparitu eta txerri muturra erosi genion.
Eta jasotakoa?
Kataluniako selekzioaren elastikoa.
Data bat?
Ekainak 21: oporrak hartzen ditugun eguna.
Mutil eta neska izen bana?
Xabi eta Idoia.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Berria.
Gustuko telebista saioa?
Estudio Estadio eta halakoak eta partidak ikusten ditut.
Bereziki gorroto duzuna?
Mujeres y hombres y viceversa.
Pelikula bat?
Braveheart eta Green Street Hooligans.
Liburu bat?
Eskubeltz taldearen abenturak oso gustura irakurtzen nituen umetan.
Abesti bat?
Flogging Molly folk talde irlandarrarenak.
Soinu bat?
Haizearena.
Usain bat?
Arkume errearena.
Janari bat?
Arkumea.
Ura ala…
Schuss.