Kamioilaria da lanbidez, baina herrianbere herri kirol zaletasunagatik da ezaguna batez ere. Azken urteotanhorrenbesteko arrakasta izan duen gizon proba berreskuratu zuen,baina aurten lekukoa pasa nahi du.
Zer diozu zure familiaz?
Bai aitaren eta bai amaren aldetikgipuzkoar peto-petoak gara. Antion jaio nin-tzen: azkeneko serorarensemea naiz, Paula Zabaloren semea. Aita Atzerrekan jaio zen, Izazpiatzealde horretan, Uzti baserrian. Ama Goiburu baserrian jaio zelauste dut, baina etxea erre egin zitzaien eta Antiora joan ziren.
Nola ezagutu zuten elkar?
Aita Zumarragara etortzen zen lanera.Oinez. Lehenengo basoan lan egin zuen eta ondoren Sagaspezerrategian: orain Zumarragako Eroski dagoen tokian. Seguru aski hanezagutuko zuten elkar. Aita Antiora ezkondu zen. Gero Orbegozon hasizen lanean. Aitak Manuel Kerejeta zuen izena.
Antion bertan jaio zinen. Gutxik esandezakete hori.
Hiru anaia-arreba gara eta hirurokbertan jaio ginen. 1975en jaitsi ginen Antiotik, gure etxea botazenean. Asko maite dut Antio. Oroitzapen oso onak ditut. Tabernatxiki bat genuen eta auzoko baserrietako jendea bertan elkartzen zen:Gurrutxagaazpikoak, Gurrutxagagoikoak, Aizpurukoak… Egunean bialdiz joaten ziren: lehenengo ardiak eramatera eta gero jaistera.Litro erdi ardo eskatzen zuten. Orduan ez zen txikitorik eskatzen.Giro oso ona egoten zen. Baserri giroa. Han zaletu nintzen herrikiroletara. Beti zegoen apusturen bat: aizkorarekin, idiekin, harriajasotzen, segan… Gainera, Gurrutxagaazpiko Bixente probalari osoona zen. Amaren lehengusua zen, baina guk osaba deitzen genion.Antioko bederatziurrena aurretik idiak Santa Isabeletako probaprestatzera eramaten zituen: Belokiko buelta ematen zuen korrikaidiekin. Beste bitxikeria bat ere oroitzen dut: garai hartan Antiokogiltzak bi kilo inguru pisatzen zuen eta hura urrutien nork botajolasten genuen.
Kaleko jendea joaten al zen Antiora?
Asko. Ikaragarri. Ez dago sinisterik.Gure etxean sagardo gozoa saltzen genuen eta udan 1.000 botila ingurusaltzen genituen. Antioko zelaia bete-bete eginda egoten zen. Ez zengaur egun bezala: garai hartan familia bakoitzak bere janariaeramaten zuen, tabernan edaria eskatzen zuten eta seme-alabekin egunapasatzen zuten. Ehiztari eta mendizale askok ere Antion hamarretakoaegiteko ohitura zuten. Igandero, negu edo uda, 20 bat lagun elkartzenziren. Eta orduan ez zegoen egungo zerbitzurik, e! Ura eta komuna,justu-justu zeuden. Inguru hartako lehen telebista gure tabernanjarri zen eta Brasilen jokatu zen munduko futbol txapelketa bertanikusi genuela gogoratzen dut. Apustu garrantzitsuren bat zegoenean,irratia topera jartzen genuen eta 20 bat lagun elkartzen zirenentzuteko.
Asko laguntzen al zenioten amaribaselizako lanetan?
Baseliza amak garbitzen zuen. Guklagundu baino gehiago endredatu egiten genuen. Bertan monagiloaizandakoa naiz.
Zuen ama asko haserretu zen zuen etxeabota zenean.
Hala da. Oraingo gorabehera dela eta,nik zer edo zer egitea besterik ez dut nahi. Horixe esaten diet baialde batekoei eta bai bestekoei. Zein egitasmoren alde nagoengaldetzen didatenean ez dakidala esaten diet, baina udaletxetikkolore guztietako jendea pasatu dela eta oraindik ez dugula ezer.Bidali gintuztenean obra hastera zihoala esan ziguten, baina 36 urtebete behar dira ordutik eta ez da ezer egin. Gure taberna itxi zeneanhartu zuen indarra Arkaitzeta elkarteak. Ni ere bazkide egin nintzen.
Nola gogoratzen dituzu haurtzaroa etagaztaroa? Zer zaletasun zenituzten?
Umetan txoriak harrapatzea eta hazteagustatzen zitzaigula gogoratzen dut. 18 bat urterekin kalera etortzenhasi ginen. Koadrila Zumarragako baserritar gehientsuenok etaUrretxuko batzuek osatzen genuen. Igande arratsaldetan elkartzenginen: bueltatxo bat eman, neskei segika aritu, otartekoren batjan… Gazte gehienek egiten zutena. Beranduago hasi ginen Goldenerajoaten. Gu herrietako festetara joaten ginen: Gabiria, Beasain,Ordizia, Segura, Idiazabal, Zegama, Itsaso, Ezkio… Amorratutajoaten ginen. Ibarratik gora zegoen Gure Txokoa dantzalekura joatekoohitura ere bagenuen. Kantu janak ere egiten genituen. Gu bainozaharragoek, Sagaspekoak-eta, gure etxean kantu jana egiteko ohiturazuten eta haien eraginez hasi ginen gu.
Kaleko neskekin ondo moldatzen alzineten?
Hasieran geure antzekoekin ibiltzenginen gehiago, baserri girokoekin.
Eskola garaia nola gogoratzen duzu?
Herrira jaisten ginen ikastera.Lehenengo egunetan amarekin joango ginen, baina gero bakar-bakarrik.Izeba Sabinaren etxean bazkaltzen nuen. Negu garaian zazpi urtekomutikoa Antioara bakarrik igotzea ez zen broma… Kanposantuari etamutilzahar baten baserriari errespetu handia nien. Airean pasatzennintzen haien paretik! Atzera begiratu eta beti itzalen bat ikustennuen…
Kaletarrek ondo hartzen al zituztenbaserritarrak?
Galdera ona egin duzu. Gu los caserosboronos ginen. Eskolan hasi nintzenean erdaraz tutik ere ez nekien.Gure aita erdaraz oso gutxi zekiela hil zen. Gogorra izango daesatea, baina irakasleek los niños de papa hobeto tratatzenzituzten. Dena den, maisu eta maistra onak ere izan nituen. Batzuenoroitzapen oso ona dut: Juanita Gereta eta Medrano ahizpak, adibidez.
Zein eskolatara joan zinen?
Nazionaletara, Orbegozoren eskolara(Galeperra gainean) eta La Sallera.
Gazteleraz gaizki egiteagatik ez alzenituen arazoak izan?
Ez dut halakorik gogoratzen. Gaizki edoondo, laster ikasi genuen erdaraz. Baserritarra izateagatikjasandakoak hobeto gogoratzen ditut. Antiotik behera korrika lokatzpixka batekin zikindu eta barre egiten ziguten. Baserritar bateskolara orraztu gabe joan zen eta maisuak ¿Qué hasdormido, en el pajar? esan ziola gogoratzen dut. Maisuaren helburuabesteek guri barre egitea zen eta beldurrez joaten ginen. Ezkertiaizateagatik ere gaizki pasatu nuela gogoratzen dut. Eskolaneskuinarekin idaztera behartzen ninduten eta horretarako liburu batjartzen zidaten ezkerreko eskuaren gainean. Bestalde, behin eibartarbatzuek kargu hartu zioten nire amari ezkerra erabiltzen uztenzidalako. Oso gaizki pasatu zuen. Xabier Agirrebengoaren aita nirealde jarri zen. Bera ere ezkertia zen eta Jainkoak bi esku biakerabiltzeko eman zizkigula esaten zuen.
Zer ikasketa egin zenituen?
Ofizialtza ikasi nuen. Tornulariibiltzen nintzen. Tailerrean oso gustura ibiltzen nintzen. Bainaeskolarako gogo handirik ez nuen. Nire adineko batzuek ikastekoaukerarik ez zutela izan esaten dute. Nik, ordea, aukera izan nuen.Etxean ikasten jarraitzea nahi zuten, baina nik ez nuen nahi. Ianegarrez eskola utzi behar nuela esan nien. Aitak lana aurkitutairteteko esan zidan. Ikasteari uztea nahi ez zuenez, ez zidan baterelagundu lana bilatzen. EMA galdarategira joan nintzen, lotsahandiarekin. Zenbat urte nituen eta gurasoek zer iritzi zuten galdetuzidaten. Ikasten jarraitzea nahi zutela esan nien eta ikastenjarraitzeko esan zidaten. Gogorik ez nuela erantzun nien eta hobetopentsatzeko eta hilabete barru itzultzeko esan zidaten. Hilabeteraitzuli nintzen eta lana eman zidaten.
Zer gehiagotan aritu zara?
Kamioiarekin bakarrik. Krisia heldu zeneta galdarategia kooperatiba egin genuen, baina ez zihoala ondoiruditzen zitzaidan eta obratarako kamioia hartu nuen. Bost urteibili nintzen harekin: Leizarango autobidea egiten eta Urola ibaiagarbitzen, besteak beste. Ondoren, duela hamabost bat urte, Orbegozonkamioilari postua hartu nuen.
Zer moduz kamioilari lanean?
Urola errekako obran eskapada latzaizan nuen. Larunbat goiza zen eta Etxaniz arma-denda parean izan zen.Lurra azpitik janda zegoen, kamioitik jaitsi nintzenean uretanhondoratu nintzen eta igerian ez dakit. Zorionez, makinista desagertuegin nintzela konturatu zen eta behatz punta ikusi zuen. Hark ateraninduen uretatik.
20 urte daramatzazu dagoenekokamioiarekin. Nola ikusten duzu zuen lanbidea?
Oso gaizki. Hau ez bada aldatzenkamioilari gutxi geldituko da. Egun soldata txiki bat ateratzeko ereez digu ematen. Kamioiak agoantatzen digulako agoantatzen dugu.Matxura dutenek ez dute konpontzen. Krisi hau batzuen mesede etabesteon kontra etorri da. Batzuk sekula baino diru gehiago egiten aridira. Argia %10 igo da eta hori isil-isilik ordaintzen dute. Guri,ordea, ez. Bestalde, kamioilariak ez gara inor. Kamioia kargatzengutxien balio dutenak jartzen dituzte. Hilean horrenbeste atera beharbada eta gauza gaizki badoa azken egunetan hobeak jartzen dituzte.Horrek guri sekulako ordu pila galtzea suposatzen digu. 120 eurokofaktura egiteko bost ordu behar ditugu kamioiarekin. Gehitu horrigastuak… Lotsagarria da. Toki guztietan gertatzen ari da hori.Negargurea ematen du. Lagun asko hipotekatuta daude eta bankuaultimatuma ematen ari zaie.
Nolakoa da zure eguneroko lana?
%90 Arcelorrentzat lan egiten dugu,baina denei zabalik gaude. Hemendik materiala atera, txatarraekarri… Euskal Herri mailan ibiltzen gara: portura, Gasteiz etaUsurbilgo bezeroengana…
Lan gogorra al da?
Gogorra ez da, baina goizeko bostetanirteten gara etxetik eta gaueko hamarretan itzultzen gara. Mundu hauezagutuko ez banu hainbeste ordu pasatu eta ez dek soldatarik atera?esango nuke. Esan bezala, itxaroten denbora asko galtzen dugu. Etabertan egon beharra dago zain… Lantegi batera joan eta papertxoaematen digute, baina ez digute esaten noiz tokatuko zaigun.Bazkaltzera joan gaitezkeen galdetu eta guk ikusteko esaten digute,txanda galtzeko arriskua dugula. Komunikazio falta handia dago.
Zuen lanak gauza onak ere ba al ditu?
Bai, baina gero eta gutxiago behar dugugure artean haserretzeko. Giroa petraldu egin da.
Garai batean gehiago al zineten?
Bai. Goi Garraioak taldean 47 gara,baina 30ren bat gaude martxan. Garai batean 60 bat izan ginen. Besteenpresa bat eta partikularrak ere badaude. 100 bat kamioi aritzendira Arcelorrentzat.
Zuen artean elkartasunik ba al da?
Hor dago gure akatsa. Greba egin edoprezio zehatz bat ezartzen dugunean, beti azaltzen da hori haustenduen baten bat. Gainera, gasoila garesti dago, errepide guztietanbidesariak kobratu nahi dituzte…
Kamioiak beharrezkoak dira, ordea.
Asko dakien gizon batek kamioiarekinSevillara joatea eskaini zigun. Karga trenean bidaltzeko esan genion,baina kamioia erabiltzea hobeto zetorkiola esan zigun. Trenbideaklantegietaraino egingo balituzte, tira, baina lantegitik geltokiraeraman, bertan kargatu… Ordu asko behar dira eta garestia da.
Kamioilari lanean luzaro jarraitzekoasmoa al duzu?
Gogo handirik ez dut. Orain arte 61urterekin aurrejubilatzeko aukera genuen, baina azken aldaketenondoren ez dakit zertan gelditu den. Lehenbailehen erretiratu nahidut.
Zer egin nahi duzu erretiratutakoan?
Eskiatzea dezente gustatzen zait.
Antioko seroraren semearen afizionagusia eskia izatea deigarria da.
26 bat urte nituenean, larunbat batean,Txindoki tabernan Aldundiak Formigalera antolatutako irteera batenkartela ikusi genuen. Izena eman genuen eta gaur arte. Ikaragarrigustatzen zait eskiatzea. Emazteari ere gustatzen zaio. Jacan etxeaerosi genuen eta bertara joaten gara. Nafarroara ere joaten gara,emaztearen gurasoak hangoak baitziren: Etxabarri herrikoak. Animaliakere asko gustatzen zaizkit, baratzea baino gehiago. Txikitanikusitakoa: oilasko batzuk hazi… Sano jaten saiatzen naiz.
Herri kirolak ere gustuko dituzu.
Hala da. Ez naiz asko aritu, bainaikustea beti asko gustatu zait. Sokatiran ibili nintzen, Zumarragakotaldean. Euskadiko txapelketan parte hartu genuen.
Azken urteotan, berriz, Zumarragakogizon-proba taldeaz arduratu zara.
Duela 30 bat urte koadrilen artekosaioa egin genuen eta berreskuratzeko gogoa nuen. Antiora jotzekoohitura dut eta inguru hartan gazte koadrila polita zegoela irudituzitzaidan. Herri kirolak gustatzen zaizkie, gainera. Mingainurdinaren gaitza azaldu zenean idi-probak debekatu zituzten etagizon-proba egitea proposatu nien. Harria mugituko ez zuten beldurziren. Ondo mugitu zuten eta animatu egin ziren. Lehiaketek arrakastaizan dute, baina asko kostatzen da taldea mantentzea. Ardura uzteanoala esan diet. Denbora behar da eta jende asko. Batzuk gogohandiarekin daude oraindik, baina beste batzuk nekatu egin dira.