Badute pasioa. Sedukziorako presta zaitzakete. Amorrua kanporatzeko ateak irekiko dizkizute, edonegarrerako bidea erraztuko dizute. Emozio guzti-guztiei haien txokotxoa egin zieten Un día en el mundo-ko (2008) abestietan.Egitura epelak batzuetan, lehorragoak tarteka… Indiepop-rock-a, letra eder bezain irekiekin, baina rock-aren oinarriekin, finean. Melodia ederrak, une intentsoak, mantsoagoak, norabidealdaketak… Gustuz eta modu dotorean jotako 12 abesti dauzka diskoa bikain honek. Hiruzpalau aipatzearren, Copenhage eder eta goxoa, Lacuadratura del círculo basatia, Sálvese quien pueda bizia eta Valiente.
Igor Susaeta