Geltoki intermodaleko inaugurazioekitaldian parte hartuko duten ordezkari politikoen izenak galdetuta,alkateak Geltokia eraikitzeko diru-laguntzak eman dituzten erakundeenzerrenda egin du, tartean: «Espainiako gobernua, EuskoJaurlaritza, Gipuzkoako Aldundia eta Udala». GeltokiIntermodalaren azpian dagoen aparkalekuan 128 aparkaleku publiko egindituzte eta 90 aparkaleku itxi. Guztira 4,8 milioi euroko aurrekontuaizan du proiektu honek.
Sekundino Esnaola kaleko espaloietakobat berritu dute jada, Geltokietako plazan egindako lanei lotuta.Espaloia berritzeaz gain, bidegorriaren behin behineko ibilbidea egindute espaloiarekin batuz. Plazan zoru berria ipini dute etairisgarritasuna hobetu dute arkupearen eta plazako zoruaren artean,plazako zati batzuetan zegoen eskailera kenduz.
Aurki, Sekundino Esnaola kaleko besteespaloia berrituko dute eta zabaldu, errepidean bi errailetako tokiautziko dutelarik, «norabide bakarrean» gehitu dualkateak.
Urolako trenbide ohiaren geltokiarenaurrean dagoen aparkalekurako sarrera amaitu gabe dago. Igotakozebra-bide baten bitartez lotuko dute bidegorria eta bertatik sartubeharko dira ibilgailuak aparkalekura.
Egilea: Goierriko Hitza