Gernikako Arbola plaza egokitzeko lanakhasiko dituzte segituan. 2010eko urtarrilean eman zuen jakitera UrretxukoUdalak gunea berritzeko bere asmoen berri. Lehiaketa deitu zuenhorretarako eta guztira 21 lan aurkeztu ziren. Udalak 300.000 eurobaliatu zituen horretarako. Iazko martxoan Udalak jakitera eman zenezAntero-Fernandez arkitekto estudioak aurkeztutako GEA proposamenaizan zen irabazle. Ondoren, udaletxean bertan jarri ziren erakusgaiideia lehiaketara aurkeztutako lan guztiak.
Aukeratutako proposamenean GernikakoArbola plazako luzapena estaltzea aurreikusten zen. Udalak honekin,herritarrentzat kalean baina babesean egoteko leku bat egokitu nahizuen. Dena den, Gernikako Arbola plazako bizilagunek ez zuten begionez ikusi udaletxeak proposatutakoa. Horregatik Udalarekinnegoziatzeko plataforma bat sortu zuten iazko maiatzean. Azkeneanzenbait bileraren ostean Udalbatza eta kaltetutako bizilagunekosatutako plataforma adostasun batera iritsi ziren eta abenduanjakitera eman zuten plaza estaltzeko hasierako ideia bertan beherageratzen zela.
Estalkia ez, berrikuntzak bai
Plazaren luzapena estaliko ez denarren, ideien lehiaketa hartan plazarentzat proposatutako gainerakoberrikuntza eta egokitze lanak aurrera eramango dira aste honetanbertan hasita. Aldaketa nabarmenenak harmailen diseinuari eragingodiote.
Lanak ekainera arte luzatuko direlaaurreikusten da eta bihar egingo den azokan jada aldaketak eragingoditu. Hala, osteguneko azoka Areizaga-Kalebarren plazan egingo dalanak amaitu bitartean. Martxoko lehendabiziko asteartean egiten denudaberriko azoka berezia era lekuz aldatuko da aurten lan hauektarteko. Baserritarrak biltzen dituen azoka Abenida berrian egingo damartxoaren 1ean.
Argazkia: GEA arkitekto taldeak aurkeztutako proposamena.