Urretxuko Udalak familia inguruanzaintzeko prestazio ekonomikoa eskatzeko aukera irekita dagoelajakinarazi du. Mendekotasunaren balorazioan 1. edo 2. gradua dutenpertsonen familiek eskatu ahal izango dute prestazio ekonomiko hori.
Zaindu beharreko senideakmenpekotasunaren balorazioan gradu hori izateaz gain, baldintzagehiago ere bete beharko dituzte eskatzaileek. Hala, espainiarnazionalitatea edota estatuko lurraldean gutxienez 5 urtez bizi izanaere eskatzen dute diru-laguntza lortu ahal izateko. Gipuzkoanerroldatutako egotea, bertan bizitzea, zaintzaileak 18 urte bainogehiago izatea, mendekotasuna duen pertsonaren senitartekoa izateaeta bi pertsonak etxebizitza berean erroldatuta egotea eta bizitzeaere eskatzaileek bete behar dituzten baldintzen artean daude.
Egoera honetan aurkitzen direnpertsonek Urretxuko Udalaren ongizate sailera jo edo deitu dezakete(943 038083) informazio gehiago eskatu edo eskaerak aurkeztekoagiriak eskatzeko.