Atzo burutu ziren Goñirenomenezko pilota txapelketaren 3. jardunaldiko partidak. Hiru izanziren guztira jokatu zirenak. Promesetan Biain eta Iriondo arituziren 4 t´erdian. Iriondok alde handiarekin menderatu zuenpartida, 4 eta 22ko markagailuarekin amaituta. Gainerakoan bikotekaaritu ziren senior mailan Armendariz eta Arzelus Yoldi eta Linzoainenaurka. Lehenengoentzat izan zen partida 22 eta 17ko puntuaketalortuta.
Txapelketak 20. urtea betetzen duaurten eta dakizuenez, garrantzitsua da, promesetan dabiltzanpilotari onenek parte hartzen baitute bertan. Bere historian zehartxapelketa honetan parte hartu duten pilotari askok profesionaletarasaltoa eman dute, horren adibide, Aritz Lasa urretxuarra.
Final laurdenetako partidekinjarraituko dute datozen asteetan ere. Partidak gogoratu asteazkeneroizaten direla 18:30ean hasita Zumarragako Beloki pilotalekuan.
Argazkia: Zumarragako Beloki pilotalekua (artxiboko argazkia)