Azkenaldian, Zumarraga komunikabideetanhizpide izan da, kutsadura datu kezkagarriak tarteko. Gaiak zeresanaeman zuen herenegungo osoko bilkuran ere; batetik, EAJk hala eskatutaeta bestetik, Ezker Abertzaleak galdera eta erantzunen txandan berrizere gaia atera zuelako. Appalurreko kideek, euren aldetik,aurrejubilatuen inguruko mozioa eraman zuten bilkurara.
Aurreneko puntuan, Zumarragako UdalaUdalsarea 21era atxikitzea onartu zuten. «Herrikojasangarritasuna sustatu asmoz», Mikel Serrano alkatearenarabera. Juanjo Sagarna EAJko bozeramaileak hitza hartu zuen,«kutsaduraren gaiari beldurrik gabe heltzeko ordua da. Guztionartean irtenbide bat aurkitu behar dugulakoan gaude, herritarrakkezkatzen dituen gaia delako».
Gaia atera orduko baztertu zuten etaAppalur elkarteko kideen mozioa irakurtzeari ekin zioten. Jose MariAzkarate Appalurreko kideak berriz, euren egoera azaldu zuen. «80.hamarkadako krisiaren ondorioa gara gu. Behar baina lehenago jubilatugintuzten eta pentsioaren %60 jasotzen dugu, koefizientemurriztaileen aplikazioaren kontra gaude. 65 urtetik gorakoak garaeta 35 urte baino gehiagotan kotizatu dugu».
Abstentzioak
Ezker Batuako RakelRoperok bere alderdiaren babesa agertu zuen eta Appalurreko mozioarenalde egingo zuela adierazi ere. Roperok «Appalurrekoen egoerahondamendia» dela esan zuen. «Ongizate estatua ahultzenari dira, badaude aldaketak egiteko beste modu batzuk baina ez dagoborondate politikorik. Mikel [Serrano], zure mahaitik gauzak ondoikus daitezke baina kalean egoera bestelakoa da».
Appalurreko mozioaren harian, JuanjoSagarnak bere alderdiaren abstentzioa iragarri zuen eta onartu zuen,«alderdiaren erabakia» zela. «Prest gaudealderdiaren zuzendaritzarekin bilera bat lotzeko gai hau behar dentokira eraman dezazuen, Udaletik ezer gutxi egin dezakegulako».
Fariñasek ere abstentzioaarrazoitu zuen, «gu beti gaude gehien behar duenaren ondoan etaZumarragan egiten ari garen guztia horren isla da. Gizartehitzarmenaren helburua etorkizuneko pentsioak bermatzea da etaSagarnarekin bat nator Toledoko Hitzarmenera jo behar duzue».
Appalurreko moziotik urrun
EAkoIkerne Badiola eta PPko Valeriano Martinez ez zeuden osoko bilkuraneta alderdi guztiek Appalurreko mozioaren inguruko hitzak esanda,eztabaida aldez aurretik jubilatutakoek dituzten arazoetatik urrunduzen eta maila pertsonalera jo zuten.
Mikel Serrano alkateak hitza hartu zuenRakel Roperori erantzuteko. «Nire mahaitik dena ondo ikustendela esaten duenak ez du alkatetzaren lana ezagutzen. Egunero egoeratamalgarriak ikusten ditut eta ezer gutxi egiteko aukera izateagogorra da. Nik bai eramaten ditut arazoak etxera, nire eginbeharradelako».
Azkaratek mikrofonoa martxan jarri etaaurrejubilazioen gaia berreskuratu zuen. «Gu aldeko botoaeskatzera etorri gara. Gu ez ginen nahi genuelako aldez aurretikjubilatu, guk krisia pairatu dugu eta gogoratu nahi dizuegu GerraZibilaren ondoko belaunaldia garela eta guk eraiki dugula herrialdehau, baina gazteek berriz izozten dizkiguzue pentsioak. 1.020 eurohilean, gutako gehienak hortik behetik gaude. Zumarragan pobreziaasko dago, berogailua pizteko dirurik ez duten alargunak daude,jubilatuen egoitzan arratsaldea eman behar dutenak. Eta zuek,abstenitu egingo zarete».
Alkateak berriz hartu zuen hitzaAzkarateri erantzuteko. «Zumarragan pobrezia dagoela esatea ezdakit hitzak ondo erabiltzea den. Egungo egoera beste udalerriguztietan ere gertatzen da. Beharrak gizarte zerbitzuen bitartezbideratzen ditugu, agian egin beharko genukeen guztia ez dugu egitenbaina legeak baldintzatzen gaitu. Alderdi sozialista abstenitu egingoda eta horrela mozioa ateratzeko bidea irekiko dizuegu».Azkaratek, «dirudienez gure mozioa irakurri ere ez»zutela egin erantzun zion alkateari. Izan ere, «Toledokohitzarmenera bidaltzeko bideak irekitzea eskatzen dizuegu eta zuekabstenitu egin zarete».
Roperoren eta Serranoren artekoika-mikak jarraitu zuen. Serranok, Ropero zenbat batzordeetan izanden azaldu zuen; «norbaitek paperak galdu baditu, hori zu zara»esan zion Roperok. Azkaratek eman zion amaiera eztabaidari, «gurekinzerikusirik ez duten gai pertsonaletan sartu zarete. Eskerrik asko guhartu izanagatik».
Kutsadura mahai gainera
AitorGarmendia Ezker Abertzaleko kideak kutsaduraren gaia berreskuratuzuen galdera eta erantzunen tartean. Udal gobernuari eskakizunkonkretuak egin zizkion «elkarlana ezinbestekoa» delaazpimarratu eta gero. «Haizeetako arrosa egitea eskatzendizuegu, kutsadurak gaina jotzen duenean jakiteko haizeak nondikdatozen. PM10a zertaz osatuta dagoen jakin behar dugu, neurketakegiten ari dira eta emaitzek nonbait egon behar dute; udalarenutzikeria sumatzen dugu, ez dituelako datu horiek behar den tokianeskatzen. Partikulen osagaien txostena publiko egin behar da, bestelagaizki pentsatzea oso erraza baita. Datuak direnak direla lanean hasibehar dugu».
Osasuna eta kutsaduraren ingurukotxostena «eginda» dagoela esan zuen Garmendiak etaudalari datu horiek lortzeko eskatu zion. «Ingurugiroarenegoeraren azterketa orokorra behar dugu ekintza planak egiteko.Ematen du arazo horri aurre egiteko beldurra dagoela». Berak ezduela «inoiz erantzukizuna alboratu» erantzun zionalkateak. «Eskuduntza Eusko Jaurlaritzarena da, baina bileraketa deiak egin ditut eta alarma piztu dezakeen ezer ez dagoela esatendidate. Haran itxia osatzen dugu eta horrek faktore guztien indarraareagotzen du: lanak, zirkulazioa… Arcelor ez da kutsatzen duenbakarra, batzutan gehien kutsatzen duena ere ez da eta ez al daberdina Urretxuko airea? Han presiorik egiten duzuenik ez dutikusten».
Garmendiak ez zuen «ezerberririk» ikusi alkatearen erantzunean eta udalaren aldetik«utzikeria» dagoela berretsi zuen. «Zenbat aldizhitz egin da gai honi buruz ingurugiro batzordean?». Fariñasek«eskualdearen garapenaren aldeko apustua» egiten dutelaerantzun zuen.
Egilea: Goierriko Hitza.