Datorren martxoaren 6an banatukodituzte aurtengo Xera sariak. Sari honen bitartez, gure herrietakohistorian zehar, emakumeen eta gizonezkoen berdintasunaren alde lanegin duten horiek omentzea da helburua. Herritarrek, eurenproposamenak egiteko aukera izan dute azken asteetan. Gaur jakinarazidutenez, azkenean Orbegozo lantegian (gaur egun Arcelor Mittal)lanean aritu ziren ”matxerak” omenduko dituzte. Sari banaketaUrretxuko udaletxean egingo da 12:30ean.
”Matxerak”
Urola Garaian, XX. mendearen bigarrenerdian, produkzio arloan metala lantzen zuten lantegiek zutennagusitasuna. Lantegi hauetan emakumeen presentzia oso eskasa zen,eta zeudenak, “emakumeei zegozkien” lanetan ziharduten. Ekoizpen prozesuaren hasieran eta amaieran kokatzen ziren, hau da, bulegoetan,garbiketa lanetan, produktuak ontziratu eta biltzen… baina bazeudenbeste industria arlo batzuk, non emakumeek berebiziko garrantzia izanzuten. Beste horien artean, Orbegozon lan egindako emakumeakaurkitzen ditugu. Emakume hauek lan egiten zuten sekzioari “matxerak”deitzen zitzaien.
“Matxeretan” moldeak egitenzituzten hondar itxura zuen material batekin. Ondoren, molde hauekegosi egiten ziren eta fundizioan erabiltzen ziren.
Emakume hauen lan baldintzak osogogorrak izan ziren. Oso gazteak ziren, 14tik 25 urtera zituztengehienek. Beraien laneguna 4:45etan hasten zen, eta 14:00ak arteluzatu. Lan zikina zuten, gogorra, pisu handiko piezak mugituz,produktu kimikoak arnastuz, neguan hotz ikaragarria jasanez… etahonez gain, gizonen isekak eta umilazioak ere pairatzen zituzten,lantegian zein kalean, “ koipe usaineko emakumeak” deituak ziren.Gizonen lan berdina burutu arren, ez zuten soldata berdina jasotzen,eta erantzukizun handieneko postuak gizonek zeuzkatenez, hauen menpegeratzen ziren, botere gehiegikeria jasanez eta lan baldintzaokerragoetan. Lantegian emakumeren bati kexatzea bururatzenbazitzaion, makina zaharrago batera eramaten zuten, egunerokoekoizpenera iristea ia ezinezkoa bihurtuz. Guzti honi, oraindik erebeste faktore bat gehitu behar diogu: beldurra. Izan ere, bailantegian eta bai lantegira bidean (askok kilometro ugari ilunpeanoinez egin behar zuten goizeko 4etan) sarritan beldur zirenemakumeak.
1975ean, matxeteren sekzioa Agurainera(Araba) eraman zuten. Zumarraga eta Urretxuko emakume langile hauekkalean geratu ziren, inolako indemnizaziorik jaso gabe. Dena den,ezin ditugu ahaztu bere garaian garrantzi handia izan zuten gurebailarako beste hainbat lantegitako emakumeak, hala nola, peineterak,mimbrerak, botonerak,…