Urretxuko ezker abertzalea herriprograma osatzen hasi da datozen maiatzeko udal hauteskundeetarako.Azaldu dutenez, azaroaz geroztik, “udaleko ezker abertzalekoordezkariak eta herriko hainbat eragile sozial bilgune berean elkartueta hausnarketa sakonak burutu ditugu. saio hauek, herritarren partehartze altua lortzeaz gain, oso emankorrak izan dira hasieratikjarritako bi helburu gauzatzeko: azken lau urteetako udalkudeaketaren balantzea eta herriaren diagnosia egiteko eta bestetik,herrian dauden beharrak identifikatu eta herri programarako ildonagusiak zehazteko”.
Hala, herritar guztiei egin diete deiherri programa osatzen lagundu dezaten. Hiru komunikazio bidejarraituko dituzte. Batetik, martxoan zehar urretxuarrei inkesta batbanatuko diete etxeetara, bertan herriaz duten ikuspegia eta iritziazein den azaldu dezaten. Galdetegi horiek jasotzeko hainbat postontzijarriko dituzte herriko hainbat txokotan.
Bigarrenik, arlokako ildoak lantzekoMintegia antolatuko dute martxoaren 19an. lau lan ildo proposatudituzte: “herritarren parte hartzea, Udala herriarekin etaMankomunitatea; hiri antolamendua eta garapen iraunkorra; sustapensoziokulturala; eta sustapen soziala”.
Hirugarrenik, www.herriprograma2011.netwebgunean aurkitu ahal izango dira mintegietan jorratutako gaiak.iradokizunak eta ekarpenak egin nahi dituztenekurretxu@herriprograma2011.net helbidea dute eskura.
Facebooken eta twiterren ere jarri duteherri programarako lotura.
Argazkia: ezker abertzaleko kideak kultur etxean egindako bilera batean.
Egilea: Urretxuko ezker abertzalea.