Asteburu honetan Stock azoka egingodute Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Hirugarren urtez, herritarrekohiko produktuak prezio baxuagoetan erosi ahal izango dituzte aukerenazoka gisa izendatu duten gunean.
Bi-Tartean, Urretxuko eta Zumarragakomerkatarien elkarteak antolatzen du azoka, bi herrietako udalenlaguntzaz. 20 dendek hartuko dute aurten parte. Argigintza etaoparietarako dendak, haurren, helduen eta taila handietako arropalantzen dutenak, mertzeriak, kirol dendak, liburu eta paper dendak,oinetakoak saltzen dituztenak eta optikak izango dira pilotalekuabeteko duten postuak jarriko dituztenak. Komertzio gehienak biherrietakoak dira, baina Ordiziatik, Legazpitik eta Eibartik ereetorriko dira saltzaileak, besteak beste.
Azoka honen helburua, ”bezeroak etadendariak gertuago egotea” da, Urola Garaiko MerkataritzaDinamizatzeko Bulegoko teknikariak, Aitziber Santa Kruzek dioenez.”Dendariei pasatako denboraldietan saldu ez dituzten eta biltegiandituzten produktuak ateratzeko balio die, eta bezeroei produktu hauekprezio baxuagoetan erosteko”.
Azoka larunbatean eta igandean egongoda zabalik. Larunbatean 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik21:00etara. Igandean berriz, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik20:00etara. Azokara sarrera doakoa izango da eta txikienentzako guneberezi bat ere prestatuko dute, helduak erosketak egiten ari direnbitartean, haurrak ez daitezen aspertu. Aurpegiak margotzeko etamarrazkiak egiteko tailerrak eta jolasak egingo dituzte, UrolaGaraiko Zerki kirol zerbitzuak dinamizatuta.