Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Jean-Pierre Dardenne eta Luc Dardenne.
- Gidoilariak: Jean-Pierre Dardenne eta Luc Dardenne.
- Antzezleak: Areta Dobroshi, Jeremie Renier, Fabrizio Rongione, Alban Ukaj, Anton Yakovlev.
- Herrialdeak: Belgika, Frantzia eta Italia.
- Iraupena: 105 min.
- Urtea: 2008
Filmari buruz
Belgikan bizi den gazte albaniarra daLorna. Mutil-laguna maite du, eta harekin taberna bat ireki nahi du.Baina planak aurrera egin dezan ezinbestean Belgikako hiritartasunaeskuratu behar du, eta horretarako bide bakarra bertako norbaitekinezkontzea da. Fabio ezagutuko du, eta haren bitartez aukera izanen duezkontza bat adosteko. Clauyrekin ezkonduko da Lorna. Baina kontua ezda horren erraza, Fabiok ez du hor amaitu nahi. Handik gutxira,Lornari beste pertsona batekin ezkontzea proposatuko dio, kasuhonetan gaizkile errusiar batekin. Horretarako, erditik kendu beharkodute bere lehen senarra. Fabio prest egongo da lan hori egiteko,baina Lornak ezingo luke isilean gorde hilketa hori. Patxadaz etakamera mugimendu pausatuaz eraiki dute pelikula berria Dardenneanaiek. Haien egiteko manerak jarraitzaile sutsuak ditu; Europakoegilerik onenen artean dituzte zale askok. Beste batzuentzat, berriz,jasangaitza da belgikarrek egiten duten zinema mota, eta zinemaemateko modu horri aspergarri deritzote.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 4,00 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Ikusi XIX. zikloaren egitaraua osorikhemen klik eginda.