Bertsolari txapelketako lehenkanporaketa jokatuko da, 23.00etatik aurrera, Legazpiko Arranotabernan. Aurten hamabost taldek parte hartuko dute.
Bigarren saioa martxoaren 4an izango daUrretxuko Motz tabernan, hirugarrena 11n Aldiri tabernan, laugarrena12an Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian eta bosgarrena 18an Foxtabernan. Finala 25ean jokatuko da Urretxuko Gaztelekun. Saio guztiak23.00etan hasiko dira, Ezkio-Itsasokoa izan ezik. Hau 19.00etanhasiko da.
Urtero bezala, beste hainbat ekitaldiere izango dira. Martxoaren 19an Oihulari Klown antzerki taldekoVirginia Berasategik gorputz espresioa, mugimendua eta an-tzerkialantzeko tailerra eskainiko du Zumarragako Zelai Arizti kulturetxean. Saioa 17.00etan hasiko da.
Martxoaren 19rako, berriz, bertso afarimusikatua antolatu da. Urretxuko Florida tabernan izango da,21.00etan hasita, eta Hamaika Bertute taldeko Uxue Alberdi, AinhoaAgirreazaldegi, Jokin Labayen eta Beñat Iguaranek abestukodute. Gai jartzaile lanetan Egoitz Aizpuru arituko da. Ekitaldihonetaz gozatu nahi dutenek txartelak erosi beharko dituzte.
Martxoaren 27an haurrentzako bertsoantzerkia izango da, Zumarraga eta Urretxuko bertso eskolakogaztetxoen eskutik. Saioa Labeaga aretoan izango da, 17.00etanhasita. Apirilaren 2an, berriz, bertso musikatu saioa eskainiko dutebertso eskolako kideek herriko zenbait musikariren laguntzaz.Gaztelekun izango da eta 23.00etan hasiko da.
Azken bi ekitaldietan haurrak etagaztetxoak izango dira protagonistak. Apirilaren 8an eskolartekobertsopaper lehiaketako sariak banatuko dira Zelai Arizti aretoan.Ekitaldia 15.00etan hasiko da. Bukatzeko, apirilaren 9an bertsoeskolako gaztetxoek bat bateko saioa eskainiko dute Urretxuko GazteBidean aisialdi lokalean 18.00etan hasiko dira abesten.
Egilea: Zumarraga Urretxuko bertsoeskola