Gaur, 12:00etan Zumarragako PSE-EEalderdiaren egoitzan egingo duten ekitaldian Mikel Serrano aurkeztukodute alkatetzarako hautagai gisa. Ekitaldian Migel Buenek partehartuko du. Buen alderdi sozialistako Gipuzkoako Foru AldundikoDiputatu Nagusirako hautagaia da.
Serranok ez du orain arteanalkatetzara aurkeztuko zenik baieztatu. Legealdia hasita hartu zuenalkatetza aurreko PSE-EEko alkatea Antton Arbulu EspainiakoTrenbideen Enpresa Publikora lanera joan zenean, 2008. urtekouztailean.
Mikel Serrano urretxuarra da, 1972.urtean jaioa eta politikaren arloan bere lehenengo urratsak Urretxukoudalbatzako kide gisa eman zituen. Ondoren, Zumarragako zerrendatanaurkeztu zen eta Arbulurekin alkateorde lanak bete zituen alkatetzabere kargu hartu zuen arte.
Maiatzaren 22ko hauteskundeetanalkatetza lortzeko lehian sartuko da Serrano lehenengoz. Lehiahorretan Iñigo Peñagarikano jeltzalea izango du aurrezaurre. Beste alderdiek ez dituzte beren hautagaiak iragarri.
Argazkia: Mikel Serrano, Zumarragako Udaleko bere bulegoan (artxibokoa)