Urretxuko Udalak Babes Ofizialeko 26etxebizitza zozketatuko ditu epe laburrean. Lilibaso auzoan daudekokatuta etxe hauek, eta bat eskuratzeko interesa duten herritarreiEtxebideko zerrendan izena eman dezaten eskatu die.
Eraikuntza lan gehienak ArauSubsidiarioak onartzearen zain badaude ere, Urretxu 2020 elkartepublikoa jada herrian babes ofizialeko etxebizitzen planarengarapenerako lanean ari da. Lehen ekintza Sarralden 10.000 metrokoadroko lur eremua erostea izan zen. Hemen, 150 babes ofizialekoetxebizitza eraikiko dituzte. Honez gain, Lilibaso auzoan daudenbeste 26 etxebizitzen promoziorako gestioak ere hasi dituzte.
Etxebizitzen gaiaz gain, Udalaazpiegituren hobekuntzarako lanak egiten hasi da, hala nola, MundoMejor auzorako errepide eta espaloi zatiak, Ikastolaren ondokoPagoetako bidea eta Santa Barbara auzoko gune bat urbanizatu dituzte.Guzti hau bi milioi euro inguru ordainduta.