Eraldatzen emakumeen elkarteak jakiteraeman duenez, Goierriko beste emakume talde batzuekin elkarlanean,indarkeria sexistaren aurkako elkarretaratzeak egingo dituzte hilbakoitzeko lehenengo ostegunetan. Ekimenera Ordiziako Kimetz etaBeasaingo Asmube elkarteak ere batu dira, Eraldatzenekin batera.Elkarretaratze hauen helburua ”gizartea, sufritzen duen arazo honenaurrean sentsibilizatzea eta gisa honetako ekintzak salatzea” direlaazaldu dute Eraldatzenetik. Gogoan izango dituzte ”eurenbikotekideek edo bikotekide ohiek hildako emakumeak, tratu txarrakjasaten dituztenak, jipoiak jasotzen dituztenak”.
Jakitera eman dutenez lehendabizikoelkarretaratzea ostegun honetan izango da, martxoak 3; 19:00etanAreizaga-Kalebarrenen.
Argazkia: Zumarragako, Urretxuko etaEzkio-Itsasoko udalekin batera Eraldatzenek pasa den azaroaren25erako deitutako elkarretaratzea Areizaga-Kalebarrenen.