Urte batzuk badira Martxoan Bertsoatxapelketa Urretxutik eta Zumarragatik inguruko herrietara zabalduzela. Legazpi hauetako herri bat da. Pasa den ostiralean hiru taldearitu ziren bertan kantuan, bi legazpiarrez osatuta eta hirugarreneanarabarrak ere lagun. Azken honek, Potato taldeak (Otamendi, Rikardo,Serapio) lortu zituen puntu gehien, 174; Etamok-ek (Asier Iriondo,Julenargi, Iñurri) egin zuen bigarren, 173 punturekin; eta OKtaldeak (Eneko iriondo, Azpe, Sotil) hirugarren amaitu zuen, 163.5punturekin. Nekane Gonzalezek jarri zituen gaiak eta Nerea Elustondoeta Nagore Maiza aritu ziren epaile gisa.
Urretxuko eta Zumarragako bertsoeskolak antolatzen du txapelketa. Euren webean jaso dutenez,Legazpiko saioa «azkarra» eta «bizia» izanzen. Atzerapenarekin hasi zen, baina behin hasita, bizkor joan zirengaiak, «eta konturatu orduko amaitu ziren bertsopuntuagarriak». Antolatzaileen esanetan, «denek utzizuten gogoratzeko moduko aleren bat».
Umorea eta maila ona
Agurrak, betibezala, umoretsuak izan ziren. Potatokoek doinu arabiarrak aukeratuzituzten, OK taldekoek Tengo un tractor amarillo kanta ezaguna etaEtamokekoek azkenik, Shakiraren Waka-Waka abestia. «Barrealgararik ez zen falta izan». Behin lan serioetan, bertsolariek maila«ona» eman zuten ariketa guztietan, «horrelakoetanohikoak diren gorabeherekin».
Arabarrak euren herrialdeko txapelketajokatzen ari dira asteotan, «eta sasoiko daudela erakutsi zutenlehenengo bertsotik». Legazpiko bi taldeek ere maila «osoona» eman zuten. Antolatzaileek bederatzi bertsolariekkantatzen hasteko hartu zuten «denbora tarte eskasa»nabarmendu dute. Hurrengo kanporaketa martxoaren 4an izango da,Urretxuko Motx tabernan, 23:00etan. Oraindik ere guztiz zehaztekodago nork kantatuko duen hemen.
- Ikusi jarraian Zumarraga Urretxuko bertso eskolako web orrian zintzilikatu duten bideoa:
Argazkia: Arranoko saioan kantatu zutenbertsolariak eta gai-jartzailea
Egilea: zubertsotan.net