Pasa dan larunbatean Urretxuko GoierriElkartean egin zen bigarren urtez gaztetxoei zuzendutako xaketxapelketa. Aurtengo edizioa xake maratoi bihurtu zen, 15:30ean hasieta 22:00etan amaitu baitzen. Partaidetza handia izan zen, guztira 50bat izan baitziren Goierri Kirol Elkarteko egoitzara gerturatu zirengaztetxoak. Gehienak Urretxuko eta Zumarragakoak baziren ere,Legazpi, Beasain eta Oñatitik ere gerturatu zenik izan zen.
Oro har, gaztetxoek erakutsi zutenmaila bikaina izan zen antolatzaileen iritziz. Aipatzekoak diraadibidez, Arostegi anai beasaindarrek egindako jokoa ”10 eta 8urterekin 2.garren eta 4.garren postuetan geratu ziren”. MikelArostegik, bietatik gazteenak txapelketako gaztetxoenaren saria lortuzuen. Legazpiko Santikutz xake elkartetik etorritako gazteen mailaere oso ona izan zen ”urtetik urtera elkartean egiten ari den lanonari esker Xabier Garmendiak hirugarren postua lortu zuen”.
Goierri xake taldearekin entrenatzen diren partaideek ere lanbikaina egin zuten. ”Sergio Nebreda, Julen Aperribai eta MarinaRomon onenen artean lehiatu ziren. Azken honek, Gipuzkoakoeskolarteko txapelketarako sailkatzea lortu zuen. Nesken partaidetzabultzatzeko helburuarekin antolatzaileek egindako saria lortu zuengainera, ea laster txapeldun handi bat ateratzen den.
Finala, Beasaineko Juanjo Arostegi etaUrretxuko Unai Eliasen artean jokatu zen. Eliasek beltzekin jokatuzuen, hasieratik aurkariari presioa egin zion. Joko sendoa, ausarta eta erasokorra egin zuen eta beste behin ere garaipena eskuratzealortu zuen. Unai Elias, 11 urterekin, Urretxun egindakoGaztetxoentzako xake txapelketako bi edizioak irabazi ditu, Legazpikotxapeldun izan da birritan, eta zaindari jaietako txapelketetan bestebi txapel jantzi ditu.
Aurten gainera, Urretxuko Eiretabernako txapelketan jolasten ari da handiekin batera, maila ezinhobea erakutsiz. Azkenik aipatu Gipuzkoako eskolarteko txapelketarakoere sailkatu dela.
Amaitzeko, Goierri kirol elkarteko xakesailak eskerrak eman nahi dizkio Urretxuko eta Zumarragako ikastetxeei,xakea bultzatzeko izandako inplikazio mailarengandik. Baita,Urretxuko Udalari eta Aizpurunea Kultur etxeari emandakolaguntzarengandik, Goierri Elkarteari eta bereziki Juan Luis Ayusoeta bertako langileei izandako pazientziagatik, Santikutz xakeelkarteari eta Anaitasuna xake elkarteari, eta Goierri xake taldekoKetxus Amenabar eta Julen Albisuari.