Hasi dituzte Urretxun Gernikako Arbolaplaza berritzeko lanak. Hasiera batean estalitako gune bat sortzeazen Udalaren asmoa, baina bizilagunekin hitz egin ondoren, asmo horiatzera bota zuten. Gainontzeko lanek ordea, aurrera jarraituko dute.Bereziki bi lan burutuko dituzte. Batetik, plazako harmailakberrituko dituzte eta bestetik, hondatutako lurzorua ere aldatukodute.
Lanak ekainera arte luzatuko direlaaurreikusten da eta dagoeneko izan du eraginik. Ostegunetan bertanegiten zen azoka, Areizaga-Kalebarrenen egingo da lanak amaitubitartean. Ohituraz, martxoko lehendabiziko asteartean egiten ohi denazoka berezia ere lekuz aldatu zuten atzo, Abenida berrian egin zen.
Kalebarren ere obretan
Urretxun bakarrik ez, Zumarragan ereKalebarren kaleko lanak tarteko, errepidea itxita dago egunotanAlaska taberna pareko inguruan. Lanen bigarren faseari ekin dioteegunotan, Alaska tabernaren aurrean hasi eta Soraluze kalerainodagoen errepideko zoruaren konponketan datza, hain zuzen.
Lanen aurrekontua 83.000 eurokoa da etahorietatik 63.000 eurori Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritzaeta Turismo saileko Merkagune programari esker lortutakodiru-laguntzarekin aurre egingo dio Udalak. Merkagune programak,tokian tokiko merkataritza sustatzea du helburu.
- Ikusi bideoa jarraian: