Ostegun gizenarekin, txorizo bokadiloaketa laranjak banatzeko ohituraz gainera, Zuhaitz eguna ospatzekoohitura ere zaharra da Urretxun. Hala urteek aurrera egin ahala,ohiturari eutsi zaio gure herrietan eta biharkoan ere izango duteeuren ogitartekoa eta laranja ikasleek. Egindako lanaren ordainaizango da, aurretik zuhaitzak landatzen izango baitute lana.
Goizeko 09:45ean Zumarraga-Urretxuikastolako 4 eta 9 urte arteko haurren txanda izango da. Guztira 76bat haur bilduko dira eta Santa Barbara baselizaren atzealdeanlandatu beharko dituzte zuhaitzak. Guztira 15 zuhaitz landatukodituzte: bost Fagus Sylvatica eta hamar Fraxinus Excelsior.Ogitartekoak 10:30ean banatuko dituzte udaletako ordezkariek.
Bigarren txandan arituko dira Gainzuriikastetxekoak. 5 eta 10 urte arteko 54 bat haur izango dira. 10:45eanbilduko dira Altamiran, eguneko zentroan eta Elizalden zuhaitzaklandatzeko. Bederatzi izango dira guztira: hiru Ginkgo Biloba, hiruAlbizia Julibrisin, Prunus Cerasifera Pissardi bat eta bi PrunusSerrulata. Ogitarteko banaketa 10:45ean izango da.
1914tik Zuhaitzaren Jaia
Urteetan atzera egin behar da ohiturahonen lehen erreferentziak aurkitzeko. Urretxuko Udaleko artxiboanhainbat datu aurkitu dituzte egun honen inguruan. 1914an aurkitu dalehendabiziko Zuhaitzaren jaiko erreferentzia. Ez da segurua urtehorretakoa lehenengoa zen hala ez, baina egin zela bai. 1924an ereospatu zen Zuhaitzaren Jaia, 80 bat eskola umek hartu zuten partebertan eta beste hainbeste ogi-opil banatu zirela ere ageri daartxiboan.