Arlo desberdinetako udal teknikariezgain, hainbat bizilagunek, merkatari batek, tabernari batek etaGoierri elkarteko ordezkariek hartu zuten tailerretan parte. Bi mahaiosatu zituzten. Lehenengoan, ostiralean, udal teknikariek hartu zutenparte. Hemen hirigintza, segurtasuna eta trafikoa, kultura etakirolak gaiak landu zituzten. Teknikariek euren beharrak identifikatuzituzten. Jarraian mapen gainean eskema batzuk sortu zituzten etaazkenik, maketa batean islatu zituzten ideia horiek.
Bigarren egunean lan mahaiabizilagunekin osatu zuten. Metodologia bera erabiliz erabiltzaileekeuren kezkak agertu zituzten, mapak egin zituzten eta aukerak etagabeziak ere zehaztu zituzten. Atzetik, berriro ere maketara itzuliziren, baina oraingoan bi lan mahaietako kideak batu zirenproposamenak lantzerako orduan. “Bi mahaietatik atera zirenirtenbideak forman ezberdinak baziren ere, oinarrian,funtzionaltasunean antzekoak ziren” azaltzen du Ibon Salaberriaarkitektoak. Eskema orokor hori jarraituz, guztien artean emaitzabatetara iritsi ziren, goierriplaza.blogspot.com blogean ikusgaidagoena:
Proposamen bateratu hori oinarritzatharturik, Toki arkitekturak taldeak proiektua idatziko du orain.
Tailerrean azaleratu ziren adostasunenartean, inguru honek oinezkoentzako izaera izan behar duelanabarmentzen da. Trafikoa bertatik igaro dadin ere bermatuko da,baina beti ere lehentasuna oinezkoei emanez. “Trafikoa oinezkoenespazio batetatik pasako litzateke” argitzen du ideiak biltzenaritu den Salaberriak. “Bidegurutze eta mugak desagertu egingodira, eta plazaren izaera irekia ere izango da”. Lan honetan, jolasparkea eta plazatxoa batu egingo dituzte, maila berean.
Aldiri kiroldegiaren inguruan ereetorkizun batean trafikoa mugatzea aztertzen ari dira. Hemen,oraindik ere aukerak aztertzen ari dira. “Informazio asko dago,ondorio asko” dio Salaberriak, eta jasotako guztiarekin emaitzaorokor batzuk aterako dituzte.