Pasa den astean Legazpiko Arranonmotorrak berotu ostean, txapelketak Motz tabernan izango dujarraipena bihar gauean. Saioa gaueko 23:00etan hasiko da eta hirutalde arituko dira kantuan. Inauteri asteburua dela probestuz,bestalde, sorpresarik ez dela faltako iragarri dute antolatzaileek.Gaurko kanporaketa izango da asteburuko ekintza bakarra.
Gabiriko “Potto eta bere koadrila”(Aratz Igartzabal “Potto”, Endika Igartzabal eta MikelAsurabarrena), eta Zumarraga-Urretxuko “Trikitilariak”(Iñaki Larrañaga, Eugenio Gisasola “Lutxurdio”eta Aitor Zabaleta) eta “Beteranoak” (Juanjo Aranburu,Joseba Segurola eta Gorka Azkarate) taldeek neurtuko dituzteindarrak. Gorka Ojangurenek egingo ditu gai-jartzaile lanak.
Gabiriako taldeak iaz ere Motzenkantatu zuen eta lan bikaina egin zuen, azkenean finalerasailkatzerik izan ez bazuen ere. Jakin dugunez, entrenamendu gogorrakegin dituzte eta aurten ere maila bikaina emango dutela pentsadaiteke. Trikitilariek, iaz Legazpin kantatu zuten. Talde klasiko batda hau, urtetan kantatu dute elkarrekin eta elkar ondo ezagutzendute. Beti ematen dute maila ona, eta saioari gatza eta piperrajartzen artistak dira. Ateraldi latzak izango dituzte bihar ere,seguru. Beteranoei dagokienez, aurten aldaketa txiki bat egon da etaEzkio-Itsasotik bota duten Azkarate hartu behar izan dute eurentaldean. Segurola eta Aranburu, bikote banaezina da. Hauek eregogotsu datoz, arrastoa uzteko asmoz.
Esan bezala, gaurko kanporaketa izangoda asteburu honetako ekintza bakarra. Hurrengo asteburuan beste bikanporaketa jokatuko dira, Aldirin eta Igartubeitin. Gogoratu,bestalde, martxoaren 19an Florida tabernan izango den bertso afarimusikaturako txartelak ere laster jarriko direla salgai. Afarihonetan, Hamaika Bertute taldeko Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi,Beñat Iguaran eta Jokin Labayen arituko dira kantuan, EgoitzAizpuruk gaiak jarrita.
Informazio gehiago Zumarraga-Urretxuko bertso eskolaren web orrian.