Gaur hasi eta datorren martxoaren 8raarte inauteri girorik ez da faltako bi herrietako kaleetan. Gaurikastetxeetako haurrek mozorro festak izango dituzte eta kaleak,ibilaldi koloretsuz jantziko dira. Gainera, gaztetxoenentzakodantzaldia izango da 16:30etik 19:30era Zumarragako Belokipilotalekuan.
Bihar larunbata, Lurra dantza taldekokideak izango dira goiztiarrenak. Urteroko ohiturari jarraituz,baserriz baserri inauterietako ohitura zaharrak berrituko dituzte.Markinako Sahagi dantza taldea izango dute lagun aurten. 9:00etandute hitzordua eginda Goierriko plazatxoan. Handik Etxaburu, Erratzu,Zuloaga, Mendizabal, Beibakar, Zabaleta, Iturbe behekoa, Agerre,Santa Barbara, Ipeñarrieta eta Santa Kutz bisitatukodituztelarik.
Baina baserrietan bakarrik ez,herriguneetan ere izango da jai girorik. Hala, Iparragirre Balerditaldeko kideak kalejira egingo dute, mozorro distiratsuz jantzita.Urretxuko kaleetan zehar ibiliko dira 11:30ean hasita. Buruhandiekere hartuko dituzte bi herrietako kaleak. Urretxuko Iratzarridultzainero taldeak ere kalejira egingo du 12:30ean hasita. Ondoren,nahi duenarentzat bazkari herrikoia dago antolatuta UrretxukoEderrena pilotalekuan 14:00etan.
Arratsaldean ere bai
Arratsaldeko 17:00etatik aurreramozorro lehiaketa, dantzaldi eta luntxa dituzte antolatuta UrretxukoAterpe jubilatuen elkartean. Gainea musikarik ere ez da faltako.Bidurisound dj-a arituko baita haurrentzako antolatuta dagoen mozorrofestan 17:30ean Ederrenan. Areizaga-Kalebarrenen kontzertua eskainikodute bestalde Sweet Nightmare taldeko kideek 20:00etan.
Asteburuko ekintzekin amaitzekodantzaldia, karaokea eta mozorro lehiaketa izango dira UrretxukoEderrena pilotalekuan gaztetxoenentzat 17:00etatik 20:00etara.Astelehenera eta asteartera ere luzatuko dira ekintzak.
Argazkia: haurrentzako dantzaldia Beloki pilotalekuan (utzita)