Urretxuko ezker abertzalea herriprograma osatzen hasi da datorren maiatzeko udal hauteskundeetarako.Hala, herritar guztiei egin diete dei herri programa osatzen lagundudezaten. Hiru komunikazio bide jarraituko dituzte. Batetik martxoanzehar urretxuarrei inkesta bat banatuko diete etxeetara, bertanherriaz duten ikuspegia eta iritzia zein den azaldu dezaten.Galdetegi horiek jasotzeko postontzi moduko kutxak jarriko dituzteherriko hainbat txokotan.
Bigarrenik, arlokako ildoak lantzekomintegia antolatuko dute martxoaren 19an. Lau lan ildo proposatudituzte: herritarren parte hartzea, Udala herriarekin etaMankomunitatea; hiri antolamendua eta garapen iraunkorra; garapensoziokulturala; eta sustapen soziala. Hirugarrenik, Herriprograma 2011 izenburupean web orria jarri dute edonoren eskura.